Kontzentrazioa egin da Plaza Handian, Capbretoneko atentatua salatzeko

elgoibarren.net 2007ko abe. 3a, 10:41

Capbretoneko (Frantzia) atentatua salatzeko, erakunde eta udaletxe atarietan elkarretaratzeak deitu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek (EAEko udalen erakundeak) gaur (abenduak 3).
  • Elgoibarren, Plaza Handian, udaletxearen aurrean egin dute elkarretaratzea (12:00etan) hainbat herritarrek. 15 minutuz isiltasunean egin dute protesta.



1706641467436 Kontzentrazioa egin da Plaza Handian, Capbretoneko atentatua salatzeko

ETAko ustezko bi kidek guardia zibil bat (Raul Centeno Pallon, 24 urtekoa) tiroz hil eta beste bat (Fernando Trapero Blazquez, 23 urtekoa) larri zauritu zituzten zapatuan (abenduak 1) Capbreton herrian (Frantzia, Landetako Departamendua), Baionatik 30 kilometro iparraldera.

• Lotura duten albisteak: