Euskararen etorkizunaz galdetu diegu 10 herritarri Euskararen Nazioarteko Egunean

elgoibarren.net 2007ko abe. 3a, 12:29

Gaur (abenduak 3), Euskararen Nazioarteko Eguna da. Kalera atera eta 10 laguni inkesta egin diegu. Euskaraz berba egiten duten eta euskarari nolako etorkizuna ikusten dioten galde egin diegu. Erantzunak entzun eta ikusteko egin klik bideoan.

 
 
 

Bideo honetan: Euskararen Eguna dela-eta, kalean harrapatu ditugun 10 laguni inkesta egin diegu.
Iritzia eman diguten herritarrak (bideoan ageri diren postu berean): Jaime Martinez, Josefa Picon, Abel Arriaga, Mari Carmen Zubiaurre, Xabier Rodriguez, Yi Hao Li, Rosendo Fernandez Campinun, Santos Mugerza, Manuel Alvarez eta Ainhoa Etxeberria.
Honako galderak egin dizkiegu:
  • Egiten duzu euskaraz?
  • Nolako etorkizuna ikusten diozu euskarari?
• BIDEOA {google}2089144858384517417{/google}
 
  Euskara Elgoibarren (Datu soziolinguistikoak)
    2- Kale neurketa (datuak):
    4- Ezagutza azken 20 urteetan (pdf)
 
Iturria: Udaleko Euskara Batzordea (elgoibar.org
 
  Euskararen Nazioarteko Egunaren jatorria
Urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna ez da hutsetik abiatutakoa. Badu aurrekaririk. Ezagunak dira, besteak beste, Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak eta antzerakoak. Aipatzekoak dira, bestalde, Espainiako Guda zibilaren ondorioz Iparraldera alde egin behar izandako euskaltzaleek zein bertokoek, elkar hartuta, Euskaltzaleen Biltzarraren babespean egindako lana. Sasoi horretakoa (1949) da, hain zuzen ere, Lehenengo Euskararen Eguna.

1706641467082 Euskararen etorkizunaz galdetu diegu 10 herritarri Euskararen Nazioarteko Egunean

1995an, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek egindako Lehen Mundu Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar hartu zuten eta, ondorioz, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu. Geroztik, urtero-urtero, Erresuma Zaharreko santu euskaldunaren egunez, ospatu izan dute euskal erakundeek Euskararen Eguna. Lehendakariaren deiari jarraituz ehunka lagun batzen da eta gorazarre egiten die euskarari eta euskaldunei.
• Iturria: euskadi.net
 
  Euskara gazteen altxorra eta hizkuntza

Nestor Basterretxeak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.

Eusko Ikaskuntzak 2007ko edizioan urrats berri bat eman nahi izan du, euskal gazteengana zuzenduz. Euskara, gazteen altxorra eta hizkuntza izan dadin apustua egin nahi izan dute eta horregatik, bost bertsolari gaztek eramango dute aurten ENEren lekukoa. Abenduaren 3an ospatzen den ENE-ren ikur izango dira horien bertsoak. Xabier Paya, Uxue Alberdi, Sustrai Kolina, Oihane Perea eta Etxabe bertsolariek hartu dute parte aurtengo bideoan. Bakoitzak gai banaren inguruko bina bertso kantatu dituzte.

 
 
  Wall Street Journali erantzuna
Bestalde, Eusko Ikaskuntzak testu bat sortu du Wall Street Journali erantzuteko, eta horri atxikimenduak adierazteko aukera ere eskaintzen du (ikus hemen nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen). Azken urrats bezala, jasotako erantzunak egunkarira bidaliko dituzte. Jarraipen berezia izango du egunak euskosare eta Euskonews Gaztea weborrietan. Izan ere, bertsolari guztiekin hitz egin du gazteei zuzendutako astekariak.
  Euskararen Legeak 25 urte bete ditu
1982. urteko azaroaren 24an Euskararen Erabilerarako eta Normalizaziorako Legea onartu zuen Legebiltzarrak. Hainbat arlotan aurrerapausoak emateko balio izan duela onartu dute euskalgintzako eragileek. Bada, oraindik egiteko asko geratzen dela gaineratu dute. Bestalde, Euskadi Irratiaren urteurrena ere izan zen hilaren 23an. Mende laurdena bete du honek ere.