'Morkaiko'ren Argazki Lehiaketa martxan da

elgoibarren.net 2007ko abe. 4a, 09:31

Parte hartu: Abenduaren 10a, astelehena, izango da Morkaiko Mendizale Elkarteak antolatzen duen Mendiko Argazkien Lehiaketan lanak entregatzeko azken eguna.
  • Aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa bat antolatuko dute, abenduaren 17tik 21era, Kultur Etxeko sotoan.


Morkaiko Mendizale Elkarteak, urtero, abenduan antolatzen du argazki lehiaketa. Argazkiok, mendiarekin zerikusia izan behar dute nahitanahiez. Bestalde, digital nahiz paperean ateratako argazkiak onartzen ditu mendizale elkarteak.
 
Erakusketa

1706641466734 'Morkaiko'ren Argazki Lehiaketa martxan da

 
Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Kultur Etxeko sotoan antolatzen den erakusketa batean ikusgai egon ohi dira. Aurten, abenduaren 17tik 21ra bitartean. Bertaratzen zaretenok, argazkirik onena iruditu zaizuena bozkatzeko aukera izango duzue eta argazki irabazleak Ikusleen Saria jasoko du.
 


Argazkiak entregatzeko azken eguna: Abenduaren 10a, astelehena
Kopurua: 4 argazki, gehienez.
Nola entregatu?
  • Eskura, Morkaikoren egoitzan: CD batean, jpg formatoan ekarri bulego orduetan.
  • Digitalak E-postaz: gehienez 3 MB, jpg formatoa morkaiko@morkaiko.net-era bidali.
  • Argazkiak non eta noiz ateratakoak diren, izenburua eta egilearen izena jarri, kontakturako telefono batekin batera eta Morkaiko M.E.-aren bulegora ekarri.
Data: 2007an ateratakoak izan behar dira.
Kolorea: Koloretan nahiz txuri-beltzean
Datuak: Bazkide izatea beharrezkoa da.  
 
  SARIAK :
  • Argazki onena: 125 € + Iriondo Kirolak dendan gastatzeko 50€-ko bale bat.
  • Ikusleen saria: 100 € + Iriondo Kirolak dendan gastatzeko 50€-ko bale bat.
*Epaimahaia: Ongarri Kultur Elkarteko kideak.