Mikel Cornejoren kartel batek iragarriko du Instrumentu Taldeen Lehiaketa

elgoibarren.net 2007ko abe. 4a, 10:59

Mikel Cornejo elgoibartarrak irabazi du 2008ko “Elgoibarko Herria” Instrumentu Taldeen VII. Lehiaketarako kartela aukeratzeko lehiaketa.
  • Elgoibarko Herria” Instrumentu Taldeen VII. Lehiaketa 2008ko apirilaren 19an egingo da.

 

Kartelgintzak ez dauka sekreturik elgoibartar honentzat. Hor daude, diogunaren lekuko, azken bolara honetan lortu dituen arrakastak: azken bi urteetan (aurten eta iaz), San Bartolome jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa irabazi du.

Aurtengo kartel irabazlea.

 
Inazio Bereziartua Musika Eskolako arduradunek jakitera eman dutenez, 7 lan aurkeztu dira aurtengo kartel lehiaketara, “guztiak ere oso landuak eta maila onekoak”. Epaimahaiaren puntuaziorik altuena, baina, Mikel Cornejok aurkeztutako kartel koloretsu batek eskuratu du.
Azken ediziotan kanpotarrek irabazi dute lehiaketa hori. Nestor Perez eibartarrak, esate baterako, azken bi urtetan jarrian irabazi du lehiaketa. Aurten, baina, elgoibartar bat nagusitu da. 
 
Orain arteko kartel lehiaketetako irabazleak
Duela 5 urte hasi zen Inazio Bereziartua Musika Eskola Instrumentu Taldeen lehiaketa iragartzeko Kartel Lehiaketa antolatzen. Honako hauek dira orain arteko irabazleak:
  • 2007 Mikel Cornejo (Elgoibar)
  • 2006 Nestor Perez (Eibar)
  • 2005 Nestor Perez (Eibar)
  • 2004 Nerea San Martin (Gasteiz)
  • 2003 Nerea Aranburu Arrate (Elgoibar)
Instrumentu Taldeen VII. Lehiaketa apirilaren 19an
Inazio Bereziartua Musika Eskolak 2008ko apirilaren 19an egingo du “Elgoibarko Herria” Instrumentu Taldeen VII. Lehiaketa.
 
  Lotura duten albisteak: