Une hunkigarriak
Garaikurra, txapel bat eta otar bat jaso zituen Mintxetak omenaldian. Gero, aurreskua dantzatu zuten omenduaren ohorez Mendaroko Goñati pilotalekuan. Txalo zaparrada zaratatsuak eman zion amaiera omenaldi ekitaldi xumeari. Omenduari baina, barruraino ailegatu zitzaion egindako lanaren aitortza eta halaxe adierazi zuen. Esker oneko berbak izan zituen hurbildutakoentzat eta antolatzaileek (Debemen eta Mendaroko Udala) egindako esfortzua ere eskertu zuen.
Harrijasotze erakustaldia maisuaren omenez
Mintxetaren gertukoak diren lau harrijasotzaile gaztek, -gehienen entrenatzailea izan da-, harrijasotze erakustaldia eskaini nahi izan zuten irakasleari eginiko omenaldian. Egi, Mintxeta III (omenduaren iloba) eta Goikoetxe elgoibartarrak eta Sarobe mendaroarra izan ziren harrijasotzaileak. Hauekin batera, Josu eta Unai trontzalari mendaroarrek Iraola eta Rezabalen aurka neurtu zituzten indarrak.
Urrezko aizkora
Bistakoa denez, herri kirolak izan ziren Kontzesio azokako protagonista nagusiak. Mintxetari eginiko omenaldiaz gainera, Urrezko Aizkorako saio bat ere egin zen Mendaron. Bertan, Xabier Orbegozo Arria V eta Peñagarikanok osatutako bikoteak Arrospide eta Zubiaga baino bizkorrago ebaki zituzten enborrak. Lehia estua izan zen eta publikoak azkeneraino gozatzeko aukera izan zuen.
18 postu azokan
Herri kirolak alde batera lagata artisauen eta baserritarren ohiko postuei esker jai giro politaz gozatu zuten mendaroarrek eta bertara inguratutako hainbat bisitarik.
Guztira 18 postu egon ziren azokan: 12 postu barazki, fruitu eta oro har baserriko produktuekin, 5 postu artisautzakoak eta aurtengo berrikuntza: Trinitate ermitako teilatua konpontzeko Trinitatetako Festen Jai Batzordeak dirua batzeko jarri zuen postua.
Sariak:

- Posturik onena: Arizaga
-
Birlandatutako basorik zainduena: Antonio Iriondo “Lasalderre”
Ganadurik ez mingain-urdina dela-eta
Aurten pil-pilean ibili den mingain urdinaren gaitza dela-eta ez da ganadurik egon Kontzesio azokan.

Argazkia: Andres Egaña