Gabon argiak piztuta, hasi da Gabonak iristeko atzerako kontaketa

elgoibarren.net 2007ko abe. 12a, 11:50

 
Urtero legez, Gabonetako argien piztuerak (abenduaren 9an aurten), Gabon festen gertutasuna dakarkigu gogora. Aurten 95 argi irudi jarri ditu Udalak herriko kale eta auzoak apaintzeko.
Urtarrilaren 6ra arte egongo dira piztuta argiak.

 


95 argi irudi
Iaz jarritako argi irudiak baino bost gehiago jarri ditu Udalak aurten. Iazkoei, Upaiz-Zaharra kale berrian jarri direnak gaineratu behar zaizkie. Hala ere, duela bi urte baino 35 argi irudi gehiago daude aurten.
43.000euro inguruko aurrekontua
Aurrekontua ere, iazkoaren (42.000 euro) antzerakoa izango da KPIa (Kontsumo Prezioen Indizea) gehituta. Gabonetako argien instalazioak eta mantenuak izango duen kostua izango da. Azken bi urteetan gertatu den moduan, Maykolux enpresa arduratu da Gabonetako argiak jartzeaz.

Energia aurrezten duten bonbillak
Kontsumo txikiko bonbillak eta argi biziagoa ematen dutenak erabiliko ditu Maykolux-ek. Besteak beste, Leds teknologiadun bonbillak, mikrobonbillak eta star-flash sistema.  Lehenago erabiltzen ziren bonbillen heren bat bakarrik kontsumitzen dute sistema berriok.

Lau eszenografia
Herriko gune esanguratsuenetan lau eszenografia jarriko dira aurten ere, 2005ean hasitako bidetik.
  • Anbulategi parean
  • Leku-Eder parkean
  • Urasandiko Haur Eskolan
  • Sigmako josteko makinan
 •    ARGAZKIAK

1706641460615 Gabon argiak piztuta, hasi da Gabonak iristeko atzerako kontaketa

Orein argitsuak anbulatorio ondoan.

Urasandiko Haur Eskolaren teilatua.

Urtuko ez den elurgizona.

Kultur Etxe aurrea.

Errosario kalea.