Euskal Jaien Mendeurrena: urte bukaerako ekintzak

elgoibarren.net 2007ko abe. 18a, 14:36

2007 urtea amaierara iristen ari denez, eta aurten ospatu dugun Euskal Jaien mendeurrenari bukaera eman nahirik, Elgoibarko Udala hainbat ekintza prestatzen ari da, herriko hainbat eragilerekin, elkarterekin eta erakunderekin elkarlanean.

 

Honako hauek dira, Euskal Jaien mendeurrenaren baitan, urte bukaerara arte izango ditugun ekintzak:
 
Euskal jantzi tradizionalei buruzko erakusketa
  • 1706641436391 Euskal Jaien Mendeurrena: urte bukaerako ekintzak

    Non
    : Kultur Etxeko erakusketa gelan.
  • Noiz: Abenduaren 19tik urtarrilaren 3ra bitartean.
  • Antolatzailea: Haritz Euskal Dantzari Taldea.
Bi helburu izango ditu erakusketak:
  1. Euskal Herriko txoko ezberdinetako jantziak erakustea.
  2. Gabon Zaharretako feria egunean, herritarrak euskal jantzi tradizionala erabiltzera animatzea.

1706641436423 Euskal Jaien Mendeurrena: urte bukaerako ekintzak

Buruko zapia, gerrikoa eta abarkak nola jantzi ikasteko tailerra
Abenduaren 27an (eguena), aurrez aipaturiko helburuak bete ahal izateko, tailer bat egingo da buruko zapia, gerrikoa eta abarkak edo abarketak nola jantzi behar diren ikasteko.
  • Noiz: 18:00etatik 20:00etara izango da, Kultur Etxeko erakusketa gelan.
Erakusketaren ordutegia:
  • Astelehenetik barixakura: 19:00etatik 21:00etara.
  • Domeketan: 12:00etatik 14:00etara
  * Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean erakusketa itxita egongo da, eta Gabon Zaharretako Feria egunean, iluntzean zabaldu beharrean, eguerdian irekiko dute.

Mendeurrenaren antolakuntzan parte hartu dutenei esker ona
Aipatu bezala, erakusketaren inaugurazioa abenduaren 19an, eguaztena, izango da iluntzeko 19:00etan. Ekitaldi horretan, Elgoibarko Udalak eskerrona adieraziko die Euskal Jaien mendeurrenaren antolakuntzan parte hartu duten herritarrei eta elkarteei.


Jaiotza mekanikoan ere Euskal Jaien mendeurrena irudikatuko da

1706641436456 Euskal Jaien Mendeurrena: urte bukaerako ekintzak

Elgojaiotza elkarteak egiten duen Jaiotza Mekanikoan, aurten, Euskal Jaien mendeurrena irudikatu da.
  • Jaiotzaren inaugurazioa: abenduaren 20an, 20:00etan, inauguratuko da eta urtarrilaren 17ra arte izango da Parrokiako kaperan ikusgai. 


Txankakua Merkatari elkartearen tailerra
Txankakua Merkatari elkarteak ere bere ekarpena egin nahi izan dio Euskal Jaiaren mendeurrenari eta abenduaren 22rako antolatu duen jaian tailerrak, buruhandiak eta erraldoiak izango dira. Tailerretan parte hartuko duten umeei Euskal Jaien mendeurreneko kamisetak  banatuko zaizkie.
Era berean, jai horretan izango diren postuetan Euskal Jaien mendeurreneko postalak eta Euskara Sailaren egutegiak eskuratu ahal izango dituzte herritarrek. Horretaz gain, orain arte, Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko, herriko dendetan jarrita egon diren txartelak, Txankakuako jaian egongo diren postuetan jarriko dira.
 
 
  Lotura duten albisteak: