13 urteko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak Mendizabali

elgoibarren.net 2007ko abe. 19a, 12:58

 
Goizeko 11:40an, 40 minutuko atzerapenaz, hasi da 18/98 auziko epaiaren irakurketa Madrilgo Casa del Campon. Epaiak Juan Mari Mendizabal ETA erakunde terroristako buruzagia dela dio eta 13 urteko kartzela zigorra ezartzen du elgoibartarrarentzat. Epaiaren arabera, "Ekin eta Xaki ETAren bihotza eta erraia dira". Zumalabe Fundazioa, berriz, ETAren laguntzaile zela ebatzi du.

 

Erakunde terroristako kide eta buruzagi izatea egotzi dio Auzitegi Nazionalak Juan Mari Mendizabal elgoibartarrari.
Auzitegi Nazionalaren epaiak bost auzipetu errugabetu egin ditu. Gainerako guztiei zigor handiak ezarri dizkiete. “KAS eta EKIN ETAren bihotza eta erraia dira” ANren arabera, eta “ETAk fronte mediatiko eta soziala osatzen du” . Honez gain, “EKIN KASen jarraipena da, baina legezkotasun irudi baten atzeanAuzitegi Nazionaleko epaiaren arabera. Zumalabe Fundazioa, berriz, ETAren laguntzaile zela ebatzi du.
Auzipetuak zigor politikoa jasotzera doazela salatzen ahalegindu dira irakurketaren hasieran, eta 'Eusko gudariak' kantatu dute. Kanporatu egin dituzte. Horregatik hasi da epaiaren irakurketa 40 minutuko atzerapenaz.
 
  BIDEOA:

1706641435447 13 urteko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak Mendizabali

18/98 + Elgoibarko taldeak 18/98 makroprozesuari buruzko hitzaldi-mahaingurua eskaini zuen 2006an Herriko Antzokian. Juan Mari Mendizabalek, Jone Goirizelaiak eta Mariano Ferrerrek parte hartu zuten eta Hasier Etxeberriak egin zituen moderatzaile lanak. 

Informazio gehiago:

Bideoak: