Parrokiako Jaiotza Mekanikoa urtarrilaren 17ra arte ikusgai

elgoibarren.net 2007ko abe. 20a, 10:44

Gaur: Iluntzeko 20:00etan inauguratuko da Parrokiako Jaiotza. Aurten, nobedade moduan, Euskal Jaien mendeurrena irudikatuko du Elgojaiotza elkartearen jaiotza mekanikoak.
  • Urtarrilaren 17ra arte izango da Bartolome Deunaren Parrokiko kaperan ikusgai.


 
  • Inaugurazioa: 20:00etan, Parrokiako kaperan (sarrera Leku-Eder parketik)

Ordutegia:

  • Lanegunetan: 17:30 – 20:30
  • Zapatuetan eta jaiegunetan: 10:30 – 13:30  eta  17:30 – 20:30

1706641434755 Parrokiako Jaiotza Mekanikoa urtarrilaren 17ra arte ikusgai

Parrokiko Jaiotza jartzen duten 27. aldia izango da aurtengoa, 1980an jarri zuten-eta estreinakoz. Urte mordoxka pasa diren arren, “jatorrizko ideiari eusten diogu: izaera erlijioso-herritarra izatea” eta aurrera egiteko eta “gauzak hobetzeko grinak” ere bizirik dirau Elgojaiotzako kideen artean.

 



Jaiotza mekanikoaren ezaugarriak:

  • 40 m²-ko gainazala du, egitura metaliko baten gainean. Egitura oihal batek estaltzen du, eta bertan, gauez, izarrak eta konstelazioak islatzen dira.
  • Mugimendua duten irudiak: Estalpean Maria, Jesus haurra kulunkatzen eta San Jose sehaska eraikitzen; zerutik jaisten den Aingerua, buztingilea, arropa garbitzen ari direnak eta zorroztailea, besteak beste.
  • Benetako arrainak dituen erreka. Ur zirkuitu itxi horretan 500 litro ur mugitzen dira.
  • Gaua heltzen denean, herrixkan zein etxeetan argiak pizten dira. Era berean, tximini nahiz zuzietatik kea irteten da.
  • Argiaren zikloa zortzi minutukoa da. Bi minutu pasatzean, egunaren zati bat aldatzen da eta dagozkion irudiak martxan jartzen dira.
  • Efektu berezi batzuk: txorien doinuak, trumoia eta tximistak, elurra eta izarren distira.
  Lotura duten albisteak: