Alfredo Etxeberria alkateak berak eta Elgoibarko Udaleko Euskara eta Kultura batzordeburuek, Jon Uriguenek eta Iñigo Cearsolok, Euskal Jaien mendeurreneko dominaren oroigarria banatu zieten mendeurren honetan lankidetzan aritu diren taldeen ordezkariei.
Oroigarria jaso zuten norbanakoak, elkarteak eta gainontzeko erakundeak honako hauek izan ziren:
o Haritz Euskal Dantzari Taldea
o Elgoibarko Izarra Kultura eta Euskara elkartea
o Musika eta Dantza Eskola
o Elgoibarko Danborrada
o San Bartolome parrokia
o Parrokiako abesbatza
o Ongarri argazkilari elkartea
o Ongarri zine klub elkartea
o Filatelia elkartea
o Lagunak pilota elkartea
o Udal Txistulariak
o Udal Musika Banda
o Txankakua Merkatari Elkartea
o Elgojaiotza elkartea
o Mauxitxa txaranga
o Pello Arrieta
o Maria Luisa Astigarraga eta Felix Arizaga
o Rafa Alvarez
Argazkiak
Elgoibar.org Udalaren webgunean jaso dituzte roigarria jaso zuten norbanako, elkarte eta gainontzeko erakundeetako ordezkarien argazki guztiak.
Euskal jantzi tradizionalei buruzko erakusketa
Ekitaldiari hasiera emateko, Haritz Euskal Dantzari Taldeko ordezkariek, labur-labur, erakusketari buruzko azalpena eman zuten. Ondoren, Alfredo Etxeberria alkateak esker oneko hitz batzuk zuzendu zizkien erakusketaren antolatzaileei eta bertaratu zirenei.
Buruko zapia, gerrikoa eta abarkak nola jantzi erakusteko bideoa
Inaugurazio ekitaldia bukatzeko, Aitor Lauzirikak eta Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek egindako bideoa ikusi ahal izan zuten bertaratutakoek. Bertan jasotzen da euskal tradiziozko jantzian ohikoak diren buruko zapia, gerrikoa, abarkak eta abarketak nola jazten diren.
- Bideoa ikusteko klikatu hemen: Euskal jantzi tradizionalak nola jantzi