- Iñigo Lariz (txirrindularitza)
- Lorenzo Zubiaurre (arku jaurtiketa)
- José Peñaranda (eskubaloia)
- Pako Iriondo (mendizaletasuna)
- Ion Leiaristi (motokrosa)
- Lorea Santiago (atletismoa)
- Ane Espilla (igeriketa)
- Iván Zapata (xakea)
- Ibon Gabilondo (triatloia)
- Itziar Gurrutxaga (futbola)
- Gorka Azpilikueta (areto-futbola)
- Tomás del Olmo (tenisa)
- Eneko Loiola (pilota)
- Pello Plaza (Wing Tsung eta Eskrima)
- Luis Aguirregomezcorta (karatea)
- Carlos Lahoz (saskibaloia)
- Angel Ibarluzea (boloak)
• SARITUAK eta MERITUAK (argazkiekin)
Txirrindularitza (kluba Lagun Taldea): Iñigo Lariz
Merituak: Aurten utzi du txirrindularitza eta urte hauetan izan duen ibilbidea eskertzeko.
Eskubaloia (kluba: Sanlo): Jose Peñaranda
Merituak: 80. hamarkadatik lehenengo, ikastolako taldearekin eta gero Sanlo klubeko taldeekin egin duen lanagatik.
Mendizaletasuna (Kluba: Morkaiko): Pako Iriondo
Merituak: Euskal mendizaletasunean izan duen ibilbidearengatik. 50. hamarkadan Morkaiko elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Euskal Federazioko lehendakaria izan zen urte askotan.
Motoak: (Kluba: Txusko M.K.): Ion Leiaristi
Merituak: Betidanik motozale kirolari bezala aritu delako eta bere dendatik antolatu izan direlako jarduera guztiak. Motozale guztiek bere laguntza jasotzen dutelako.
Atletismoa: (Kluba: Mintxeta A.T.): Lorea Santiago
Merituak: Alebin mailan pasa den denboraldian 2000 metrotan taldeka txapeldun eta bakarka txapeldun orde.
Igeriketa (kluba: Elgoibarko Igeriketa Taldea): Ane Espilla
Merituak: Bere esfortzuagatik eta lortzen ari den emaitzegatik.
Xakea (Kluba: Zubi Ondo): Ivan Zapata
Merituak: 2004tik hona Elgoibarko txapelketa guztiak irabazi dituelako.
Triatloia (Kluba: Urgazi): Ibon Gabilondo
Merituak: Bere konstantzia eta lanagatik, triatloietan eta duatloietan lortzen ari den emaitzengatik.
Futbola (Kluba: C.D. Elgoibar): Itziar Gurrutxaga
Merituak: Biziza guztia daramalako futbolean, lehenengo CD Elgoibar taldean eta gero Athleticen, hauekin 5 liga irabaziz.
Areto Futbola: (kluba: Elgoibar Debabarrena A.F.T.): Gorka Azpilikueta
Merituak: Taldeko jokalari eta entrenatzaile bezala izan zituen lorpenengatik.
Tenisa: (Kluba: 15 Tenis Elkartea): Tomas Del Olmo
Merituak: IMHko tenis pistaren sorreran zerikusi handia izan zuelako eta Arantxa Sanchez Vicarioren prestatzailea izan zelako. Tenis eskola bat du 1000 haurrekin Bartzelonan.
Pelota: (Kluba: Lagunak P.E.): Eneko Loiola
Merituak: Lehen mailako afizionatuetan, elite kategorian, jokatzen du eta aurten oso emaitza onak izan ditu.
Wing-Tsun eta Eskrima: (Kluba: Elgoibarko Wing-Tsun eta Eskrima Eskola): Peio Plaza
Merituak: Taldeka Espainiako Esgrima txapeldunak gelditu dira Madrilen eta datorren urtean Europako txapelketan parte hartuko dute. emaitzengatik.
Saskibaloia (Kluba: Gabi S.T.): Carlos Lahoz
Merituak: Taldeka Espainiako Esgrima txapeldunak gelditu dira Madrilen eta datorren urtean Europako txapelketan parte hartuko dute. emaitzengatik.
Karatea: (kluba: Olaizaga K.T): Luis Agirregomezkorta
Merituak: 30 urte daramatza karateko maisu bezala haurrei eta helduei irakasten.
Boloak: (kluba: Hiru Txirlo): Angel Ibarluzea
Merituak: Azken urteetan izandako lorpenekin jarraituz, aurten Euskadiko Txapeldun gelditu da.
Arku Tiraketa (Kluba Zarta A.T.): Lorenzo Zubiaurre "Usetxe"
Merituak: Berak utzitako lokalagatik ez balitz elkartea eta arku tiraketa ez lirateke posible izango.
*Usetxek ezin izan zuen sari banaketa ekitaldira joan.
• Udal Kirol Patronatuak gure herriko beste hainbat kirolari saritu zituen beste herri batzuetako klubetan egin duten lanarengatik. Hona hemen kirolari horiek:
Judoa: Egoitz Mora.
Merituak: Urte asko daramatza oso emaitza onak lortzen eta aurten ere Euskadiko txapeldun gelditu da.
Kotxe Rallyak: Txemi Gabilondo
Merituak: Euskadiko txapelduna gelditu da aurten kotxe klasikoen kategorian.
Arku Mekanikoa: Jaime Martinez
Merituak: 2007. urtean Gipuzkoako eta Euskadiko txapelduna basoko ibilbidean arku mekanikoan.
Atletismoa: Jose Gurrutxaga
Merituak: 2007. urtean Espainiako txapelduna izan da beteranoen kategorian 100 eta 200 metrotan.
• Formazio adineko futbolari buruzko hitzaldia
Sari banaketaren aurretik, hitzaldi-mahainguru bat izan zen, Formazio Adineko Futbolari buruzkoa. Bertan,futbol arloko kirolari garrantzitsuek parte hartu zuten: Joseba Etxeberria elgoibartarrak (Bilboko Athletic Kluba), Asier Riesgo debarrak (Reala), Mikel Lasak (Realeko, Real Madrid taldeko eta Bilboko Athletic taldeko jokalari ohia) eta Meho Kodro (Real Sociedad taldeko jokalari ohia). Horiekin batera, Realeko idazkari tekniko ohia, Mikel Etxarri, ere izan ziren.