BARRENek 15 urte bete ditu!

elgoibarren.net 2007ko abe. 21a, 12:32

1992ko abenduaren 24an atera zen kalera BARREN astekaria; orduan elgoiBARREN zeukan izena. Olentzeroren erregalua izan zen, Elgoibarko herriari eginiko oparia.
Herriko notiziak euskaraz ematea zen helburua, herritarrak euskaraz irakurtzera ohitzeko eta euskarari bultzada emateko. Hamabost urte pasatu dira eta umea hazi egin da. Elgoibartarren laguntzarekin nerabezarora iritsi da eta aurrera jarraitzeko ilusioz beterik dago. 2008an etapa berri bati ekingo diogu.
  • Bideoa: BARRENi buruzko iritzia eskatu diegu herritarrei kalean.


Urteak ez dira alferrik pasatzen eta BARRENek ere izan ditu aldaketak. Hasieran zuri-beltzez jantzita atera zen kalera, lotsati eta elgoibartarren etxeetara sartzeko beldurrez. Berehala ireki zizkioten ateak eta barruraino sartu zen, sukalderaino. Ondo hartzen zuten toki guztietan eta astero-astero joatea erabaki zuen. Denborarekin etorri ziren aldaketak astekarian: edukia, diseinua, langileak… baina BARREN izaten jarraitzen du, hasierako berbera, elgoibartarron astekaria.

 
Nora joaten da BARREN?

Hutsik egin gabe ostiralero sartu da BARREN elgoibartarren etxean. Hasieran gutxi batzuen etxean sartzen zen, baina gaur egun ia etxe guztietara iristen da. Eta ez hori bakarrik: BARRENek bidaiatu ere egiten du eta munduko txoko desberdinetara joaten da.
4.650 ale ateratzen dira astero. Ikus dezagun nola banatzen diren:

3.520: Elgoibarko etxeetan
406: Mendaron
378: Espainiako estatuan
206: Elgoibarko baserrietan
68: Elgoibarko enpresetan
53: Altzolan
24: Atzerrian


Herritarren iritzia
Herritar guztien iritziak daukate lekua BARRENen, herritarrak dira gure astekariko protagonistak. Gaurkoan kalera atera gara eta BARRENi buruzko iritzia eskatu diegu herritarrei. Jarraian ikus dezakezue bideoa.
  •  BIDEOA
{google}-5873387371198298980{/google}
Iritzia eman duten herritarren izenak: Amaia Arregi, Carlos Agirre, Carlos Gonzalez, Cassia Fernanda Printes, Eduardo Ayesta, Iosu Atxa, Jose Zuazubizkar, Luis Arakistain, Mari Tere Iraegi, Migel Aizpiri, Nekane Iturbe, Nieves Iza eta Olatz Albarran.