Atzera begira jarri eta oporretara goaz!

elgoibarren.net 2007ko abe. 21a, 14:22

Zuen baimenarekin, BARREN astekariko eta elgoiBARREN.net atariko langileok oporrak hartuko ditugu urtarrilaren 3ra arte. Gabonen ondorenean itzuliko gara albiste, elkarrizketa eta proiektu berriekin.
Baina ordenagailua itzali aurretik, atzera begira jartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu; 15 urte egingo dugu atzera. Bost minutu baino ez dira izango; bost minutu gure herriko historiari begiratzeko. Azaletik azalera joango gara, saltoka moduan.
Gurekin etorri nahi? (Bideoa dauka)

 
  BIDEOA:
{google}-3926666854146691877{/google}