Morkaikoren argazki lehiaketako irabazleak eta 2008ko ekintza egutegia

elgoibarren.net 2008ko urt. 3a, 12:35

Pirinioetan ateratako argazki batekin irabazi du Joaquin Sanchezek Morkaikoren Argazki Lehiaketa. Ikusleen saria Iosu Muruak irabazi du. Guztira 101 argazki aurkeztu ziren.
  • Bestalde, 2008ko ekintza-egutegia aurkeztu du mendizale elkarteak. Besteak beste, 12 irteeratan parte hartzeko aukera izango da.

 
 
 
    2007ko argazki lehiaketa

Ikusleen saria: Iosu Murua (Alpe suitzarretan ateratako argazkia)

Sari nagusia
: Joaquin Sanchez. (125 euro eta Iriondo Kirolak dendan gastatzeko 50€-ko bale bat)
Ikusleen saria: Iosu Murua. (100 euro eta Iriondo Kirolak dendan gastatzeko 50€-ko bale bat)
Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Kultur Etxeko sotoan egon ziren erakusgai abenduaren 17tik 21era bitartean.
Argazkiak jasotzeko deia: Argazkiak aurkeztu zituztenei Errosario kaleko lokalean jaso ditzaketela gogorarazi nahi diete Morkaikotik.
 


    2008ko ekintza egutegia

2008ko egutegia.

Urtarrilak 26 edo 27
: Lekeitio-Markina
Otsailak 23 GR121: Aritxulegi-Irun. Mendi buelta eta Sagardotegira
Martxoak 8-9: Zeharkaldiko eski irteera
Martxoak 9:  Okina-Sasaeta. Haizea Emakume Taldearekin elkarlanean
Apirilean zehar: Udaberriko Mendi emanaldi zikloa
Apirilak 19 edo 20: Elgoibar-Deba Elgoibartik abiatuz
Maiatzak 26: Elgoibarko Itzulia
Ekainak 6: Finalista Eguna
Ekainak 14-15: Astebukaera Zuberoan
Uztailak 12 edo 13: Aizkorriko Maratoiko lehen 30 km.
Uztailak 25: Sargoateko erromeria
Irailak 20-21: Zeharkaldia Pirinioetan
Urriak 18 edo 19: Amaiur-Iparla-Bidarrai
Azaroak 9: Izki. Haizea Emakume taldearekin elkarlanean
Azaroak 15: Karakateko Igoera
Azaroak 29 edo 30: Elgoibar-Urko-Ermua Elgoibartik abiatuz.
Abenduak 15-19: Argazki Lehiaketa
Abenduak 31: Aizkorriko igoera
 
Zenbait xehetasun
• 12 irteera antolatu ditu Morkaikok 2008rako, urterokoak diren ekintzez gain (Finalista Eguna, Elgoibarko mendi itzulia, argazki lehiaketa, Sargoateko erromeria eta Karakateko Igoera)
• Hiru irteera aste bukaerakoak izango dira eta bat zeharkaldiko eskia praktikatzeko.
• Irteera batzuk zapatutan izango dira, eta ez domeketan bakarrik, orain arte bezala.
Elgoibartik abiatuz izenburupean egingo diren irteerak izango dira aurtengo berrikuntza nagusia. “Elgoibartik irtenda edo gure herria helmugatzat izanik, garraio publikoa erabiliz egin daitezkeen irteerak izango dira. Behin bidea ikasitakoan norberak nahi duenean egiteko irteerak izango dira” antolatzaileen berbetan.
• Egutegi handiak dohainik. 2008ko egutegi handiak (A2 formatuan) argitaratu ditu mendizale elkarteak, estreinakoz, bazkideentzat. Horietako bat eskuratzeko Errosario kalean duten lokaletik pasa beharko da, astelehen edo ostegunetan; 19:00etatik 20:30era.