Iaz Gabon zaharretako Gazta Lehiaketaren 25. urteurrena omendu bazuten, Baltasar Pilotazale Elkartearen 50.urteurrenak hartu du haren lekukoa 28. Zigilu Erakusketan. Izan ere, urtarrilaren 17an, San Anton Egunean, beteko du Pilotazale Elkarteak mende erdi.
Zigilu-marka berezia
Correos eta Telekomunikazioko Zuzendaritza Nagusiak omenaldiarekin bat egin eta Baltasar elkartearen armarria eta 50. urteurrena ospatzeko sorturiko anagrama irudikatzen dituen zigilu-marka berezia ematea erabaki du.

Eskuratu nahi duenak urtarrilaren 12an eta 13an Kultur Etxera jo beharko du (12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara).
Arriola IV
Javier Arriola Lizarralde, Arriola IV (1934-2003), pilotari elgoibartarraren irudia daukan zigilu-marka ere eskuratu ahal izango dute erakusketara hurbiltzen direnek. Arriola IV. Baltasar elkarteko bazkide-sortzaileetariko bat izateaz gainera, eskuz banakako Munduko Txapelduna izan zen 1962an. Espainiako txapeldun ere lau bider atera zuen: 1959an, 1960, 1961 eta 1962an, hain zuzen ere. Atano X, Del Val edo Hilario Azkarate, eta azken urteetan Ogeta edo Retegi II moduko pilotari handien aurka jokatu zuen San Lorentzoko pilotari apartak.
Ospe eta oihartzun handiena, baina, aurrez aipaturiko Munduko Txapelketan, Iruñean, jantzitako txapelak eman zion. Herrian egin zioten harrera sekulakoa izan zen.

Kirola protagonista
Kirola, oro har, eta bereziki pilota izango dira Altzolatarren Dorretxea Elkarteak antolatutako erakusketan bilduko diren zigilu bildumetako protagonistak. Pilotari eskainitako hiru bilduma egongo dira, gutxienez (euskaraz, gazteleraz eta frantsesez). Beste hainbat kirolek ere izango dute euren tartea, hala nola, saskibaloiak, errugbiak, golfak, joku olinpikoek, e.a.

- Erakusketaren inaugurazioa: urtarrilak 12 (12:30ean)
- Ordutegia lanegunetan: 19:00-21:00
- Zapatu, domeka eta jai egunetan: 12:00-14:00 eta 18:00-21:00