• Interneten:
-
Legebiltzarraren partehartze-zerbitzu berria, http://www.parlamento.euskadi.net orrialdean ere aurkitu daiteke.
Bertan, legebiltzarkideei galdera eta iradokizunak helarazteko modua eta aukera dago. Iradokizun hauek argitara emango dira eta erantzungo dira edo, hala izatekotan, legebiltzar ekimen bihurtuko dira.
Aukera hau ez ezik, “zabalik” izeneko Internet bitartezko informazio zerbitzua eta aukera dokumental zabala eskaintzen du legebiltzarrak.
Aukera hau ez ezik, “zabalik” izeneko Internet bitartezko informazio zerbitzua eta aukera dokumental zabala eskaintzen du legebiltzarrak.
Eusko Legebiltzarrak, azken urte hauetan, zerbitzu publiko digital bat garatu du, euskal ganberan tramitatzen diren ekimen guztiek osatutako informazioa eta dokumentazioa iresgarri jartzeko. Gaur, gainera, jarri du, bestalde, zerbitzu bat Internet bidez, herritarrek talde parlamentarioei egin nahi dizkieten iradokizun, ekarpen eta galderak jasotzeko.
Azkenik, hezkuntzarako eta zabalkunderako atal bat garatu du biltzar legegileari buruz, non eduki pedagogiko eta ludiko batzuk eskaintzen diren multimedia eran. Tresna horiek guztiak, nolanahi ere, Eusko Legebiltzarraren web-atarian jasotako eskaintzaren elementu batzuk baino ez dira.
Parlamautoaren helburua: Parlambusaren helburua da, hurrengo 14 hilabeteetan, zerbitzu horien zabalkundea egitea, Legebiltzarraren ezaguera ahalik handiena izan dadin laguntzea eta Legebiltzarraren oinarrizko balioak sustatzea.
Helburu horiek lortzeko, informazio eta prestakuntza digitaleko zentro mugikor bat jarri nahi da martxan, goian aipatutako zerbitzu guztiak euskal herritarren bizilekuetara edo lantokietara hurbiltzeko. Zentro mugikor horrek lurraldekako eta gaikako segmentazioaren printzipioek eskaintzen dituzten aukerak baliatuko ditu, aktibitate parlamentarioa Zabalik zerbitzuaren bidez hedatzeko erabiltzen diren printzipio berak hain zuzen, egiaztatu baita oso eraginkorrak direla programa honen helburuak lortzeko. Era berean, proiektuak prestakuntza ere eskainiko die zerbitzu horien erabiltzaileei, modu pertsonalizatuan eta ingurune teknologiko eta fisiko egokia baliatuta.