Musika eta dantza Aritz Sound Systemekin
Aritz Usandizaga hernaniarra dago Aritz Sound System disko jartzailearen atzean. Musika beltzaren zaletu amorratua izaki, estilo horietako musika jarriko du domekan Gaztelekuan, alegia, egun puri-purian duden hip-hop, funky eta reggae estiloko doinuak. Jaialdiaren hasieran estilo hauen inguruko hainbat xehetasun ere azalduko dizkie Aritzek hurbilduko direnei.
Mikroak zabalik: Gaztelekutik elgoibartar gazte guztiak gonbidatu nahi dituzte jaialdian parte hartzera. “Nahi duenak, gainera, hip-hop edo bestelako erritmoan abesteko aukera izango du. Mikrofonoak libre egongo dira animatzen direnentzat” jakinarazi du Argitze Ecenarro, Gaztelekuko arduradunak.
Jaialdian parte hartzeko ez dago izenik eman beharrik. Break dantza erakustaldia emango duen dantzari bat ere ekarriko du berarekin Aritz Sound Systemek.
• Ekintza gehiago Gaztelekuan
- Noiz: zapatua (urtarrilak 12) 17:00etatik aurrera.
• Beldurrezko ipuinak San Anton Egunean
San Anton Egunerako (urtarrilak 17), berriz, ”Zai beti zai” antzezlana zegoen programatuta, baina haren ordez, bi ipuin kontalarik beldurrezko ipuinak kontatuko dituzte gaiarekin bat datorren zuzeneko musikaz girotuak.
San Anton Egunerako (urtarrilak 17), berriz, ”Zai beti zai” antzezlana zegoen programatuta, baina haren ordez, bi ipuin kontalarik beldurrezko ipuinak kontatuko dituzte gaiarekin bat datorren zuzeneko musikaz girotuak.
- Noiz: Urtarrilak 17, 17:00etan Gaztelekuan.