Ainhoa Mugerza Espainiako Kopako txapeldun Euskadiko eskubaloi selekzioarekin

elgoibarren.net 2008ko urt. 10a, 13:58

 
Cometel taldeko jokalariak autonomi erkidegoen arteko Espainiako Kopa Txapelketa irabazi berri du Meridan, Euskadiko selekzioa ordezkatuz. Ainhoa Mugerza ez da Espainiako Txapelketaren batean parte hartu duen Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeko ordezkari bakarra izan, ordea.

 

Sanlok 5 ordezkari izan ditu orotara, bakoitza bere mailan, urriaren 5etik 8ra bitartean jokatu diren Espainiako Txapelketa ezberdinetan.

Espainiako Txapelketan Euskadi ordezkatu duten Sanloko 5 jokalariak

    Ainhoa Mugerza (Cometel Elgoibar taldekoa)
    Postua: Jubenil mailako Espainiako Kopako txapeldunak Meridan jokatu zen txapelketan.

    Jon Rubio (Pneumax Elgoibar taldekoa)
    Postua: 4. postua (Meridan jokatu den jubenil mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketan)

    Ainitze Etxeberria (Aterpe Elgoibar taldekoa).
    Postua: 9. postuan ( Vigon jokatu den infantil mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketan)

   Maite Bollar eta Ane Urain (IMH Elgoibar taldeko jokalariak)
    Postua: 9. postua (Vigon jokatu den kadete mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketan)
 
 

1706641425451 Ainhoa Mugerza Espainiako Kopako txapeldun Euskadiko eskubaloi selekzioarekin

 
Jokalarien argazkiak:
 
 

Ainitze Etxeberria, geziaren azpian.

Jon Rubio, geziaren azpian.

Ane Urain, 8 zenbakia.

Maite Bollar, 10. zenbakia.

 

Maite Bollar (ezkerrean) eta Ane Urain.