-Ez da erraza zu Elgoibarren ikustea…
Bai, ez naiz askotan etortzen, eta etortzen naizenean gurasoen etxean egiten dut sartu-irten bat, ez naiz kalean ibiltzen. Hala ere, ez dut herriarekin harremana galdu. Gurasoak eta arreba sarri etortzen dira gu bisitatzera Bilbora.
-Zer da Elgoibar zuretzat?
Denek galdetzen didate non dagoen eta nolakoa den eta ni saiatzen naiz esplikatzen. Nire alaba bilbotarra da, baina ama eibartarra dauka eta aita elgoibartarra.
-Futbol kontuetara pasaz, zer moduz doa aurtengo denboraldia?
Nahiko ondo. Azken bi urteak gogorrak izan dira, momentu txarrak pasatu ditugu baina aurten fitxaje berriak etorri dira eta uste dut gauzak hobeto joango direla
-Honelako egoeretatik zerbait positiboa ateratzen da?
-Nolako giroa daukazue aldagelan?
Oso ona. Taldea gaztea da, ia denok bertakoak gara eta oso ondo konpontzen gara. Giro onean lan egitea askoz errazagoa da. Eguneroko entrenamenduetaz gain, ordu asko ematen ditugu elkarrekin bidaietan edo kontzentrazioetan eta giroa ezinbestekoa da.
-Zein da Joseba Etxeberriaren papera aldagelan?
Nire jarreragatik edo kapitaina naizelako esaten da erreferentzia naizela. Bakoitzak bere lekua dauka taldean eta guztiok gara garrantzitsuak. Ni hasi nintzenean jokalari beteranoek izugarri lagundu zidaten. Nire egoera berezia izan zen eta eskertu egin nuen. Nire lana orain hori da, gazteei taldean eroso sentitzen laguntzea.
Nire jarreragatik edo kapitaina naizelako esaten da erreferentzia naizela. Bakoitzak bere lekua dauka taldean eta guztiok gara garrantzitsuak. Ni hasi nintzenean jokalari beteranoek izugarri lagundu zidaten. Nire egoera berezia izan zen eta eskertu egin nuen. Nire lana orain hori da, gazteei taldean eroso sentitzen laguntzea.
-Eta etxean, zein da kapitaina?
Etxe gehienetan bezala, nire emaztea. Etxean ez dakit gauza askorik egiten, baina lan txikiak egiten ditut. Orain alabarekin lan handia dago eta ezinbestekoa da laguntzea.
-Partida galtzen duzunean, nork jasaten du zure haserrea?
Emazteak, batez ere. Baina alaba izan dudanetik desberdina da. Partida galdu eta haserre etxeratzen naizenean, alaba ikustean dena ahazten zait. Pertsona berri bat dago orain nire bizitzan eta pertsona txiki horrek sekulako indarra dauka. Berak laguntzen dit futboleko une gogorrak gainditzen. Hala ere, futbolean hainbeste urte eman ondoren ikasi egiten da egoera hauek jasaten. Hasieran askoz gogorragoa zen.
-Nola daramazu futbolari izatearen fama?
Futbolariak gara, telebistan ateratzen gara, baina horrez gain pertsona normalak gara. Jendeak gertutik ezagutzen gaituenean konturatzen da ez garela ukiezinak.
-Batzuk oraindik ez dizute barkatu Realetik Atlhetic-era joan izana. Nola gogoratzen duzu garai hura?
Hamahiru urte pasatu dira dagoeneko eta ahaztuta daukat. Futbolak horrelako gauzak dauzka, ez zaio beste munduko garrantzirik eman behar. Zaletu bakoitzak bere taldea dauka eta ez du nahi izaten jokalariak beste taldeetara joatea. Oso gaztea nintzen eta nire familiakoek komentario asko jasan behar izan zituzten. Nire bidea hori zen, eta niretzako onena zena aukeratu nuen. Hori argi daukazunean, komentario horiek guztiak ez daukate hainbesteko indarrik. Nik argi neukan eta ez naiz damutzen. Oso ondo hartu ninduten Bilbon eta oso gustura nago.
-Nola bizi izan zenuen Realaren jaitsiera?
-Gaztea zara oraindik, baina futbolean beteranoa. Horrek faktura gogorren bat pasako dizun beldurrik?
Oraindik 30 urte ditut eta ondo nago, ilusioz. Ez dakit noiz arte, baina lesioek errespetatzen banaute hemen jarraituko dut.
-Oso gazte hasi zinen futbolean. Gainontzeko gazteek izan duten bizimodua faltan bota duzu?
Denetarako denbora dago. Egia da koadrilakoekin ez naizela nahi beste atera, baina beti dago parrandaren bat egiteko aukera eta gainera komenigarria da, burua argitu egin behar da noizean behin. Futbolari izanda, jakin egin behar da parrandak noiz egin.
-Euskal Selekzioarekin jokatzeak esanahi berezia dauka zuretzat?
-Espainiako selekzioarekin ere jokatu izan duzu…
Bai, baina desberdina da. Esperientzia oso ona da, asko ikasten da. Jokalari oso onak ezagutzeko aukera eman dit. Nire kasuan bi Eurokopa eta Mundial bat jokatzeko aukera eskaini dit Espainiako Selekzioak, baina ez dauka Euskal Selekzioarekin zerikusik. Euskaldunak gara eta Euskal Selekzioarekin jokatzeak ilusio handiagoa egiten du.
-Izan al duzu inoiz “talde handien” eskaintzarik?
Bai, zerbait egon da eta ilusio handia egiten du, azken batean, zure lana kanpotik baloratzen dela adierazten dizute. Baina ni oso gustura nago Bilbon, bai taldean eta baita hirian ere. Argi daukat nire bidea zein izango den.
-Noiz arte Etxebe zuri-gorri?
Ez dakit, zaila da esatea. Gogoa eta ilusioa ez zaizkit falta eta ahal dudan bitartean partidak jokatzen jarraitzea da nire nahia. Beste bi edo hiru urte jarraituko dudala uste dut.
Testua: Ainhoa Andonegi