Koloreak BARREN berria hartu du

elgoibarren.net 2008ko urt. 11a, 10:37

Gaur (urtarrilak 11) zuen etxeetan jasoko duzuen BARREN astekaria (639. zkia.) oso-osorik, hasieratik bukaerara, koloretan irakurtzeko aukera izango duzue.
BARRENek 15 urte bete ditu Gabonetan, eta 3 urtean behin egin izan dugun moduan –azkena 2005ean-, diseinua eta edukia aldatu dizkiogu BARRENi.
Kolorearena baina, ez da berrikuntza bakarra izango...

 


1706641414603 Koloreak BARREN berria hartu du

BARREN 
berritua postontzian jaso baino lehenago ikusi nahi baduzue, barixakuero moduan, BARREN pdf formatoan deskargatzeko aukera daukazue hemen: BARREN 639 zkia. (pdf) 

    Berrikuntza nagusiak:

    Diseinua:
  • Kolorea: BARREN osoa koloretan.
  • Argazkiak: Diseinu berrian argazkiei garrantzi berezia ematen saiatu gara. Formatu handiko argazkiak izango dira, eta lehen planoak sarritan erabiliko ditugu.
  • Tamaina: BARREN berria zertxobait txikiagoa dela ohartuko zarete, baina apenas igarriko duzuen murrizketa, neurtzen hasi ezean.
  • Paperaren kalitatea: orri lodiagoak, eta hortaz, kalitate hobeagokoak erabiliko ditugu BARREN egiteko.

     Edukia: Atal berriak (*azpimarragarrienak):
  • Nire txanda: helburutzat herritarren parte hartzea bultzatzea du iritzi atal hau. Bertan, astero lagun berri batek idatziko du. Horrela, urtea amaitu bitartean 42 lagunen iritzi ezberdinak jaso nahi ditugu.
  • 10eko txikian: Elgoibarko herriari azterketa modukoa egingo diogu asteroko atal honetan. Herritar bati gure herriaren inguruko 10 galdera egingo dizkiogu.
  • Txatxaran: herriko gazteei eginiko elkarrizketak izango dira.
Aurrez aipaturikoak, gaurko alean (639 zkia.) aurkituko dituzuen berrikuntzak, baina atal gehiago ere prestatu ditugu. Horiek, ordea, hurrengo aleetan ezagutuko dituzue.

Zuen gustukoa izatea espero dugu.