2007ko ekainean hartu zuen Nekane Ortuostek Hezkuntza Delegazioko presidente kargua eta, orain, lagatzea erabaki du. Hala ere, EA alderdiko zinegotzi izaten jarraituko du. Esan digunez, EA alderdiko gainontzeko zinegotziek badituzte euren sailak eta ez du inork Hezkuntza Delegazioko presidente kargua hartuko. Oraindik erabaki ofiziala hartu ez den arren, badirudi Alfredo Etxeberria alkatea izango dela aurrerantzean Elgoibarko Hezkuntza Delegazioko presidentea.