Helduen Eskolan matrikulatzeko epea zabalik dago

elgoibarren.net 2008ko urt. 14a, 11:40

 
Eman izena: Elgoibarko Helduen Alfabetatze Eskolan matrikulatzeko epea irekita dago. Interesatuek, datorren urtarrilaren 25era arte eman ahal izango dute izena, astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara.

 
 
 
 
Izena emateko Helduen Irakaskuntza Zentrora jo daiteke (Usetxe kalea z/g. Pedro Muguruza Ikastetxean) edo telefonoz; 943740880 zenbakian.
Elgoibarko Helduen Alfabetatze Eskolak bigarren lauhilekoa jarriko du martxan. Besteak beste ondorengo ikastaroak eskainiko dira:
  • Alfabetatzea
  • Atzerritarrentzako ikastaroak (gaztelera; irakurketa eta idazkera)
  • Kultura orokorra zabaltzeko ikastaroak.
  • Bigarren Hezkuntza Graduatua lortzeko ikastaroak.
  • Euskara eta ingelesa: oinarrizko maila.
  • Informatikarako lehen urratsak.