Ordezkoa txapeldun
Moses Mosop kenyarra, munduko kros txapeldunordea, lasterketako izar nagusia izatera deitua zegoen, eta halaxe aurreratu zuten Mintxeta Atletismo Taldekoek ere lasterketaren aurkezpen ofizialean. Gero, jakingo duzuen moduan, Elgoibarrera etortzeari uko egin behar zion Mosopek bere herrialdeak (Kenya) bizi duen egoera politiko ezegonkorra dela-eta.
Mintxeta Atletismo Taldea denborarik galdu gabe hasi zen Mosopen ordezkoaren bila, eta ikusiak ikusita, bete betean asmatu dute: Mosopen ordezkoak, 20 urteko Leonard Komon kenyarrak, erakustaldia eskainiz irabazi du aurtengo lasterketa nagusia. Masai tribukoa da Komon eta Elgonen bizi da, Ugandatik gertu; liskarretatik salbu geratu den eremuan, beraz.
Zirkuituaren egoera eta publikoaren animoak goraipatu zituen Komonek. Sevillako krosa eta Kenyako txapelketa dira bere hurrengo erronkak. Bere herrialdean domina bat eskuratzeko itxaropenak dituela azaldu zuen. Hala bada, ez da Munduko Kros Txapelketako aurreneko postuetatik urrun ibiliko.
PODIUM-a: Bernard K. Kipyego herrikidea sailkatu zen 2. postuan, 14 segundora. Podiumeko azken kaxara, berriz, Cuthbert Nyasango (Zinbawe) igo zen. Lehen europarra, Juan Carlos de La Ossa (Espainia) hain zuzen, seigarren postuan helmugaratu zen.
Lehen euskalduna Asier Cuevas eibartarra izan zen 18. postuan 34:54 denborarekin.
Jepleting: bi aste entrenatu gabe eta garaipena
Priscah Jepteling kenyarra munduko kros antxintxikari onenetakoa izaki (4. postua iaz mundialean), ohituta dago garaipenak lortzera eta bera zen Elgoibarren irabazteko faborito nagusia ere. Aditu guztientzat bai, ez ordea, berarentzat. Izan ere, probaren amaieran, azken bi asteetan ezin izan duela entrenatu jakinarazi zuen txapeldun kenyarrak. “Kikuyu talde armatuen beldur ginen senarra (bere entrenatzailea ere bada) eta biok. Etxebueltan, 15 minutu eskaseko saioa egin eta berriz etxera itzuzltzen ginen inguruan gertatzen zenari adi-adi begirik kendu gabe. Hau dela-eta, hemen lorturiko garaipena ezustekoa izan da, batez ere niretzat, azken bi asteetan ezin izan baitut normaltasunez entrenatu; eta bizi”.
Eldoret hiritik 15 kilometrora dagoen Chepkoile herrixkakoa da Jepleting, sarraski handienak gertatu diren ingurukoa, alegia. Handik Elgoibarrera iristeko bereak eta bi egin behar izan ditu 22 urteko atleta gazteak. “Eldoret eta Nairobi arteko errepide arriskutsua saihesteko hegazkinez egin nahi izan nuen zati hori, baina ostiral arratsaldera arte ez nuen txartelik lortu ahal izan” azaldu zuen.
Yimer Yude etiopiar ttipiarekin batera egin zuen lasterketa guztia eta azken esprintean bakarrik erakutsi ahal izan zion bizkarra. Irteera ausarta egin zuen Mariya Konovalova errusiarra sailkatu zen hirugarren postuan.
SAILKAPENAK:
•
Gizonezkoak (seniorrak)
1. Leonard Komon KEN 31:54
2. Bernard K. Kipyego KEN 32:07
3. Cuthbert Nyasango ZIM 32:14
4. Michael Kipyego KEN 32:18
5. Tadesse Tola ETI 32:19
6. J. C.de la Ossa (Joma) 32.39
7. J.C. Higuero (Promoaranda) 32:44
8. Chema Martínez (Nike) 32:46
9. Tom Humphries GBR 33:16
10. Antonio Núñez (Bikila) 33:27
• Emakumeak (Seniorrak)
1. Priscah Jepleting KEN 21:19
2. Yimer Wude ETI 21:19
3. Mariya Konovalova RUS 21:21
4. Simret Sultan ERI 22:26
5. Rachel Townsend GBR 22:35
6. Rosa Morató Valencia 22:38
7. Meraf Batha ERI 22:40
8. Alessandra Aguilar FCB 22:42
1. Leonard Komon KEN 31:54
2. Bernard K. Kipyego KEN 32:07
3. Cuthbert Nyasango ZIM 32:14
4. Michael Kipyego KEN 32:18
5. Tadesse Tola ETI 32:19
6. J. C.de la Ossa (Joma) 32.39
7. J.C. Higuero (Promoaranda) 32:44
8. Chema Martínez (Nike) 32:46
9. Tom Humphries GBR 33:16
10. Antonio Núñez (Bikila) 33:27
• Emakumeak (Seniorrak)
1. Priscah Jepleting KEN 21:19
2. Yimer Wude ETI 21:19
3. Mariya Konovalova RUS 21:21
4. Simret Sultan ERI 22:26
5. Rachel Townsend GBR 22:35
6. Rosa Morató Valencia 22:38
7. Meraf Batha ERI 22:40
8. Alessandra Aguilar FCB 22:42
ARGAZKIAK: gehiago mediatekan: 2008ko Mugerza Krosa
* Argazki gehiago: DVn
BIDEOAK:
{google}2127838589644485482{/google}
{google}2306719546398270051{/google}
{google}-8506365084171715377{/google}