Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuneko bideoa

elgoibarren.net 2008ko urt. 15a, 10:04

Ane Perez izan zen Pirritx eta Porrotx pailazoek Gabonetan eskaini zuten Eskerrik asko ikuskizuneko protagonista nagusienetako bat. Elgoibartarrarengan inspiratu dira pailazo ezagunak aurtengo ikuskizunean, minbizia ardatz hartu duena; eta Mari Mototsen papera sortzeko. Bideoan ikus daitekeen moduan, Anek artista trazak dituela erakutsi zuen. (bideoa dauka)

 
    •   Bideoa: Pirritx eta Porrotx pailazoek Elgoibarren eskainitako saioko une batzuk ikus ditzakezue bideo honetan.
{google}2085589862535240182{/google}
Pirritx eta Porrotx pailazoek bi saio eskaini zituzten abenduaren 28an Olaizaga Kiroldegian, eta bietan lortu zuten Kiroldegia leporaino betetzea. Umeek, eta gurasoek, gozatu ederra hartu zuten pailazoen xelebrekeriekin. Eskerrik asko ikuskizuna, alabaina, entretenimendu soiletik haratago doa. Minbizia daukaten haurrengan; eta batez ere, Ane Perez elgoibartarrarengan, inspiratutako saioa izaki, gaixorik dauden umeen errealitatea ezagutarazi nahi izan dute pailazoek, eta umorea erabili dute horretarako Eskerrik asko ikuskizunean: “botikarik onena” pailazoen berbetan.  
   
    •   Elkarrizketa: Ikus hemen Ane Perezi BARREN astekarian eginiko elkarrizketa:
 
    •   Argazkiak:
     *Gehiago Mediatekan (elgoiBARREN.net)

1706641402269 Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuneko bideoa

1706641402299 Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuneko bideoa

 

1706641402344 Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuneko bideoa

1706641402379 Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuneko bideoa