EVEk kontsumo txikiko 15 w indarreko 500 lanpara banatuko ditu herritarren artean. Lanparok, gainera, klima aldaketaren eragina gutxitzen laguntzen dute. Lanpara horietako bat eskuratu ahal izateko nortasun agiri ofizial bat (NAN, gida baimena, pasaportea...) aurkeztu beharko da. *Gehienez ere, 2 lanpara hartu ahal izango ditu pertsona bakoitzak.
Lanparak banatzeko ordutegia:
- Goizez: 11:00-14:00
- Arratsaldez: 15:30-17:30
- Non: Udaletxeko arkupean.
•
Energia aurrezteko informazioa:
Kontsumo txikiko lanparekin batera energia nola aurreztu eta darabilgunari etekinik handiena nola atera azaltzen duten informazio orriak banatuko dituzte. Honako gai hauen ingurukoak izango dira:
Kontsumo txikiko lanparekin batera energia nola aurreztu eta darabilgunari etekinik handiena nola atera azaltzen duten informazio orriak banatuko dituzte. Honako gai hauen ingurukoak izango dira:
- Energia etxean
- Bioerregaiak, zure automobilean erabiltzeko energia berriztagarria
- Automobilak gidatze ekonomikoaz ikastaroak
•
Erabilera arduratsurako aholkuak:
- Goritasun-lanpara kontsumo txikiko lanparaz ordeztu.
- Sukaldean hodi fluoreszenteak erabili; bertan argia piztuta ordu gehiago egoten baita.
- A energia-etiketa duten lanparak erosi beti etxebizitzarako.
- Lanparak garbi eduki: argi handiagoa ematen baitute gehiago kontsumitu gabe.
- Erabilzten ez dituzun unetan itzali lanparak.
- Argi naturala aprobetxatu eta kolore argiak erabili hormetan eta sabaietan.
•
Argia gure bizitzaren parte da
Etxebizitzan kontsumitzen dugun elektrizitatearen bostena argiztapenari dagokio. Horregatik, argiak zentzuz erabiltzea eta ondorengo lanpara mota hauen artean egokiena aukeratzea garrantzi handikoa da:
- Goritasun-lanpara: Merkeenak, baina gutxien iraun eta gehien kontsumitzen dutenak, energiaren %5 soilik aprobetxatzen dute eta; gainerako %95a bero bihurtzen da.
- Hodi fluoreszenteak: Askoz energia gutxiago kontsumitzen dute,%80raino, eta 8-10 aldiz gehiago irauten dute.
- Lanpara halogenoak: Garestiagoak dira, baina goritasu-lanparek baino gehiago irauten dute eta argiaren kalitatea hobea da.
• EEE-k kontsumo txikiko lanparak erabiltzea gomendatzen du:
- Eraginkorragoa: %80 energia gutxiago kontsmitzen du.
- Merkeagoa: Lanpara konbentzionalak baino 12 aldiz gehiago irauten du
- Ekologikoagoa: CO2-aren emisio gutxiago, ia tona erdia murrizten du.