• 50. urteurreneko egitaraua
• Urtarrilak 16
- 19:00 Elkartearen sortzaileen eta bazkide guztien omenezko meza San Bartolome parrokian
• Urtarrilak 17 (San Anton Eguna)
- 12:00 Elkarte aurrean salda eta txorizoa banatuko dituzte.
- Ondoren, Bazkideen bazkaria Baltasarren.
• Urtarrilak 19
- Bazkide sortzaileek eta horien senideek egingo dute bazkaria
Baltasar Elkartea, 50 urte pilotari lotuta
-
Herriko bi koadrila daude Baltasar elkartearen jatorrian:. Pikupe eta Gazte Alaiak koadrilek elkartu eta soziedade gastronomiko eta kirolzale bat sortzeko ideia eduki zuten 1957. urte amaieran.
- Handik gutxira lokal apropos baten bila hasi ziren eta Errosario kaleko 1. zenbakian zegoen baxu bat aukeratu zuten, egokiena iritzita. Garai hartan ikuilu eta auto-toki moduan erabiltzen zutenez, soziedadearen jardunerako egokitu behar izan zuten.
- Batzordeak bazkide bakoitzak obrak egin ahal izateko 500 pezeta jarri beharko zituela onartu zuen. Urteko kuota 25 pezetetan laga zuten. Hauez gain, bazkide bakoitzak soziedadearen zaharberritze lanetan parte hartzeko hitz eman zuten.
- Hilabete batzutako obren ondoren, 1958ko urtarrilaren 17an inauguratu zuten ofizialki Baltasar Pilotazale elkartea, San Anton jai egunarekin bat eginez.
- Hasieratik pilotari lotuta egon den elkartea da. Batetik, Francisco Arano Baltasar, pilotari elgoibartar ezagunaren izena jarri zioten eta hura bizi izan zen eraikin berean dago soziedadea. Baltasar kokatua dagoen Errosario kalea bera ere pilotari askoren jaiolekua izan zen: Cartero, Pichirri, Elgoibarko Txikito, Julian Izeta, Murua, Gauna edo Patri, besteak beste.
- Sorreratik 1991. urteraino ere Baltasar erreferente eta sustatzailea izan da pilota kontuetan Elgoibarren, harik eta Lagunak pilota eskolari lekukoa pasa zion arte.
Goian: Bonifacio Lopez de Ipiña,Simon Uria, Rufino San Martin, Jose Mari
Mugerza, Ramon Uriguen, Anjel Astigarraga, Gerardo Garate, Jose Mari
Gil, Ignacio Gabilondo, Sabin Juaristi.
Bigarren ilaran: Anjel Zubiaurre, Valerio Garitagoitia, Javier Arriola,
Javier Galdos, Luis Larrañaga, Eduardo Irusta.
Hirugarren ilaran:Imanol Konde, Francisco Igartua, Victor Arrizabalaga,
Sabino Mugerza, Jose Luis Arozena, Ildefonso Ansola, J.M. Etxeberria,
Sabin Beristain, Ignacio Etxeberria.
Laugarren ilaran: Francisco Mugerza, Iker Argarate, Silvestre Aranburu,
Javier Zengotita, J.M. Igartua, P.M. Esnaola, Patxi Gabilondo, Roke
Gabilondo.
Behean:J.M Esnaola, Tomas Agirre, Iñaki Gorostiza, Guillermo Regil,
Ignacio Mugerza, Vicente Zubiaurre, Carlos Revenga.
Baltasar Elkartea eta Arriola IV omendu zituzten zigilu erakusketan
Altzolatarren Dorretxea elkarteak Baltasar Elkarteanren 50. urteurrena eta Arriola IV pilotaria omendu zituen urtero San Anton jaien inguruan antolatzen duen zigilu erakusketan. Joan zen zapatuan (urtarrilak 12) inauguratu zuten erakusketa. Erakusketen jabeei oroigarri bana eman ostean, Baltasar Elkartea eta Arriola IV omendu zituzten inaugurazio ekitaldian. Arriola IV. zenaren emazte seme-alaba eta ilobek (alboko argazkian) oroigarri bat jaso zuten Iñaki San Martin, Baltasar Elkarteko presidentearen eskutik.
Guztira, kirol munduarekin lotura duten 17 zigilu bilduma batzea lortu dute aurtengorako.
Urtarrilaren 20ra arte irekita: Zigilu erakusketa hilaren 20ra arte irekita egongo da.
Ordutegia:
- Ordutegia lanegunetan: 19:00-21:00
- Zapatu, domeka eta jai egunetan: 12:00-14:00 eta 18:00-21:00