San Anton Torneoko finala jokatuko du Eneko Loiolak

elgoibarren.net 2008ko urt. 16a, 10:15

 
Atzelari elgoibartarrak Ongairen eta Mariñelarenaren aurka jokatuko du San Anton Torneoko finala, Larrañaga azpeitiarrarekin bikote eginez. Afizionatu mailan dauden Torneo garrantzitsuenetakoa da San Antonekoa.
  • Noiz: urtarrilak 18 (barixakua) 22:00etatik aurrera.

 
 

Eneko Loiola

Eneko Loiolak eta Larrañagak osatutako bikoteak  Atxotegi eta Jauregi plaentxiarrak hartu behar izan zituzten mendean finalerdietako partida gogorrean. Loiolak Arrastoaren ordez jokatu zuen eta primeran moldatu zen. Loiolak behin baino gehiagotan bikotekide izan duen Atxotegi aurrelari plaentxiarrak aurrez minduta zeukan ezkerreko sorbaldan jaso zuen kolpea erabakigarria izan zen partidaren emaitzan: golpea jaso ondorenean ia ezin izan baitzuen esker eskua erabili, eta aurkariek aprobetxatzen jakin zuten.
Azken emaitza 22 eta 18koa izan zen sanmigeldarraren eta azpeitiarraren alde.
 
San Anton Torneoa (finalak): 
  • Etorkizunekoak: Perez/Otxotorena – Andreu/Mitxelena
  • Nagusiak: Larrañaga/Loiola – Ongai/Mariñelarena
Noiz: urtarrilak 18 (barixakua) 22:00etatik aurrera Ikastolako frontoian.