Zein da zapatu gauerako prestatu duten plana?
- 23:30etan, Mauxitxa Txarangak kalejira egingo du Plaza Handitik hasi eta Madalako parkeraino. Ordubeteko kalejira izango da.
- 00:30etan, Madalako parkean DJ bat egongo da eta berak emango dio hasiera jaiari musikarekin eta argiekin.
- Ondoren, Mozorro Lehiaketari emango zaio hasiera.
- Mozorro Lehiaketa amaitu ondoren, jaiak segitu egingo du goizeko 03:00ak arte.
Lehiaketako oinarriak:
- Taldeka edo banaka parte hartu daiteke (bikoteak banakakoak moduan kontsideratuko dira).
- Jantziak ez ezik, oholtza gaineko koreografia ere baloratuko da eta sari berezia egongo da atal honetarako.
- Lehiaketa honetan 16 urtetik gorakoek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
Epaimahaia: Epaimahaia herriko hiru kidek osatuko dute:
- Haritz Dantzari Taldeko kide bat.
- Taupada Antzerki Taldeko kide bat.
- Gazte Asanbladako kide bat.
Sariak:
- Taldeko Sariak:
1. saria: 275 euro
2. saria: 175 euro
3. saria: 125 euro
- Banakako Sariak:
1. saria: 125 euro
2. saria: 75 euro
- Koreografia onenari saria: 125 euro
∞ Lotura duten albisteak:
- Aurten ez da antolatuko Inauterietako Mozorro Lehiaketarik (2007-01-24 elgoiBARREN.net)