Ekitaldi gutxi San Anton Eguna ospatzeko

elgoibarren.net 2008ko urt. 16a, 13:01

 
 
Zarata handirik egin gabe pasatuko da aurten ere San Anton Eguna. Bihar, urtarrilak 17, jai eguna izango da Elgoibarren, baina jende gehienak kanpora joateko aprobetxatuko du seguruenik. Egun hauetan oso ohikoa da beherapenetan edota elurretan elgoibartarrak ikustea. Guk ere jai hartuko dugu eta astelehenean itzuliko gara lanera.

 
San Anton jaien egitarauaren barnean martxan dira dagoeneko zigilu erakusketa eta pilota txapelketa. Joan zen barixakuan "Desnudas" antzerkia izan zen eta domekan "Bremengo musikariak" ikusteko aukera izan genuen Herriko Antzokian.
Ikus dezagun zubi luze honetarako geratzen diren ekitaldiak:
 
Urtarrilak 17, eguena, San Anton Eguna 
 
11:00 Meza Nagusia San Bartolome elizan. Parrokiako Abesbatzak kantatuko du.
11:30-14:00 eta 16:30-19:30: Umeentzako parkea Plaza Handian. Euria eginez gero, Ikastolan.
12:30: Ertzantzaren Bandaren kontzertua Herriko Antzokian.
 
 
Urtarrilak 18, barixakua 
22:00 San Anton Pilota Txapelketako Finala, Ikastolan. 
 
Urtarrilak 19, zapatua 
12:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira herriko dultzaineroekin.