“Berritua, batua eta alternatiboa” izan nahi du Gipuzkoako EHNEk eta lema hori ardatz hartuta burutu zuten V. Kongresua Hernaniko Sandiusterri aretoan.
Lekukoa gazteei emanda errotik aldatu nahi izan du nekazarien sindikatuak. Ildo honetatik, hamar laguneko zuzendaritza talde berria gazteek osatuko dute: Iñaki Lazarobaster izango da lehendakaria eta Eneritz Otamendi, berriz, antolakuntzarako idazkaria.
Horri buelta emateko, V. Kongresua mugarri bihurtu nahi izan du EHNEk, beste kongresu bat izan beharrean, historikoa izatea, alegia. Sindikatua indartu eta berritu egin nahi izan dute, eta horretarako, belaunaldi berri bati bidea ematea izan da aurreneko pausoa.
Esplotazioak desagertzen: Gipuzkoako EHNEk emandako datuen arabera, azken 10-15 urteetan %80-%90 esplotaziok utzi diote nekazaritzatik bizitzeari.
- 1989an 4.200 baserri bizi ziren nekazaritzatik Gipuzkoan, egun, 300 soilik.
∞ Lotura duten albisteak:
- Lekukoa gazteei emanda errotik aldatu nahi du Gipuzkoako EHNEk (berria.info)
- "EHNEren ildoari eutsi nahi diogu, lurrari lotutako baserria nahi dugu" (goierrikohitza.info)
*Lehen argazkia: Lusa