Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Joko eta Ikuskizun zuzendaritzak egin nahi duen araudiaren proiektuak zuzen zuzenean eragingo lioke sokamuturrari -EAEn 50 bat zezenketa egiten dira eta sokamuturrak milatik gora-.
- Ikus hemen egun indarrean dagoen araudia: Zezen ikuskizunei buruzko informazio erabilgarria (ejgv.euskadi.net)
• Zezenketetako araudiaren proiektua (egin nahi dituzten aldaketak)
Zezenekin lotutako ekitaldi tradizionalak
Sokamuturra ekitaldi hauen baitan sailkatuta dute zezenketetako araudi proiektuan.
♦ Baimena eskatzeko. Sokamuturra antolatzeko, gutxienez 10 egun lehenagotik baimena eskatzeko honako agiriak aurkeztu beharko dira, besteak beste:
- Ekitaldia antolatzeko baimena, bertan antolatzailea zein den azalduz. Baita ordutegia eta ekitaldi mota ere.
- Udalak emandako baimena eduki beharko da.
- Ekitaldiak (sokamuturrak) irauten duen bitartean medikalizatutako bi anbulantzia egongo diren ziurtagiria.
- Zezen kontuetan profesionala den pertsona batek edota ganaduzaleren batek sokamuturra zuzenduko duen konpromisoa azaltzen duen agiria. Sokamuturraren segurtasuna bermatuko dutenen zerrenda ere bai. Gutxienez hiru pertsonak parte hartu beharko dute horretan, eta kolore biziko besoko batekin edo antzeko seinaleren batekin bereiztu beharko dira jendartean.
- Arkitekto baten agiria, ibilbidea sokamuturra egiteko moduan dagoela ziurtatuz.
- Sokamuturraren memoria, ibilbidea-eta azalduz.
- Kontratatutako aseguruen ziurtagiria.
- Ganaduzalearen ziurtagiria, zezenek 310 kilo baino gehiago ez dituztela adieraziz.
♦ Ordutegia. Beti egun argiz egin beharko dira sokamuturrak. 22:00etatik 08:00etara artean ezin dira antolatu.
♦ Parte-hartzea. 16 urtetik behera dituztenek ezingo dute parte hartu sokamuturrean. Adin horretatik beherakoak ikusle bezala bakarrik parte hartu dezakete.
♦ Parte-hartzea. 16 urtetik behera dituztenek ezingo dute parte hartu sokamuturrean. Adin horretatik beherakoak ikusle bezala bakarrik parte hartu dezakete.
Alegazioak eta manifestazioak
Beste herri batzuetan, Azpeitian kasu, Jaurlaritzaren araudi egitasmoaren aurka agertu dira, eta bertako udalak, Zezen Beltz Elkarteak eta norbanako batzuek alegazioak aurkeztu dituzte araudi berriaren proposamenaren kontra. Domekan, San Sebastian Egunean, egin ei duten sokamuturrean ere araudi berriaren aurka protesta egin zuten azpeitiarrek.
- Ikus hemen: Jaurlaritzari sokamuturrarekiko "errespetua" eskatu diote (Uztarria.com)
- Ikus bideoa: Azpeitiarrak zezenketei buruzko araudi berriaren aurka agertu dira San Sebastian egunean (eitb24)
• Ganaduzaleen alegazioak
Sokamuturretara zezenak ekartzen dituzten ganaduzaleek ere hainbat alegazio egin dizkiote araudi egitasmoari. Sokamuturra eta antzeko ekitaldietan parte hartzen duten profesional eta antolatzaile batzuk Bergaran bildu ziren eta araudi proiektua aztertu ondoren, alegazioak egin zituzten. Hona batzuk:
- Ezaugarriak: Ganaduzaleen iritziz, zezenekin lotutako ekitaldi eta ikuskizun tradizionalek edota tradizioan oinarritutakoek (tartean sokamuturra legoke) ezaugarri bereziak eta propioak dituzte eta araudia egiteko orduan horiek ez dituzte kontutan hartu.
- Araudia egiterakoan parte hartzerik ez: Tradizioan oinarritutako ekitaldietako profesionalek edota antolatzaileek ez dute parte hartu araudiaren proiektua egiteko orduan, eta hori kritikatu dute ganaduzaleek. "Gure interesak eta iritziak ez dituzte kontutan hartu, araudia egiterakoan ez dugulako parte hartu". Araudia egiteko oinarri hartu diren azterketak, informeak, kontsultak eta eztabaidak jaso nahi dituztela azaldu dute Jaurlaritzako Herrizaingo sailean.
- Araudi proiektua: Zezenekin lotutako eta tradizioan oinarritutako ekitaldien araudi proiektua "gehiegizkoa eta murriztailea" dela uste dute ganaduzaleek. Ezarri nahi dituzten neurriak gehiegizkoak direla diote ganaduzaleek: "Batik bat, anbulantzia, seguru eta finantza aldetik eskatzen direnak gehiegizkoak dira. Era honetako ekitaldiek duten arriskua kontutan hartuz gero".