Iban Urizar (Cafe Teatro, Sinuose,...) eta Mikel Etxegarai (Gutariko Bat, Voodo muzak, ...) dira Bizarra taldearen alma materra.
Inprobisazioak izugarrizko garrantzia du talde honen musika sortzerako orduan: “Free Jazz-a, inprobisazio askea eta elektronika esperimentala; bateria eta tronpeta erabiliaz elektronikaren abantailak aprobetxatzen ditugu gure musika haratago eramateko”.
- bizarradugu.com blogera hainbat audio eta bideo (sotoko hotsak 2007, bizarra Moganbon, etab.) igo dituzte.
Blogean aipatzen duten moduan, zuzeneko grabazioek izango dute lehentasuna “xarma gehiegi ikusten diogu barrenetik ateratzen diren eta txunditzen gaituzten momentu horiek fresko mantentzeari, beraz, gureari eutsiko diogu. Momentuz ez dugu bizarrik moztu nahi”