Azken ordua: Diputazioko basozainak azaldutakoaren arabera, lurjabe batek sastrakak erretzeko piztu du sua. Sugarren tamainak, alabaina, lanera zihoan jende askoren atentzioa deitu du eta udaltzaingoak eta Ertzaintzak dei dezente jaso dituzte. Argituta beraz.
Goizean goiz piztu dute kontrolpeko sua Arriaga auzoan, harrobitik gertu.
Eguerdira arte jarraituko dutela aurrez pilatutako sastrakak erretzen azaldu du basozainak. Lurjabeak hostozabaleko zuhaitzak: urkiak, haritzak, eta abar landatzeko asmoa duela gaineratu digu.