Otsailaren 2an aterako da Etxegiña taldea santa eskean

elgoibarren.net 2008ko urt. 23a, 09:25

 
Parte hartu: Urtero legez, otsailaren 2an (zapatuan), aterako da Etxegiña taldea santa eskean. Aurten, hortaz, inauteriek eta Santa Agedako koruek bat egingo dute.
  • Entseguak: urtarrilak 29 (martitzena) eta urtarrilak 31 (eguena) izango dira, Kultur Etxeko sotoan iluntzeko 21:00etan. Parte hartu nahi duenak bertan azaldu besterik ez du.



Etxegiña taldearen santa-eskea
  • Noiz: Otsailak 2
  • Irteera: goizeko 9:00etan (Bolatokitik).
Ohitura duten moduan, bi taldetan banatuko dira Etxegiña taldekoak eta gero Urasandi auzoan elkartuko dira. La Union elkartean hamarretakoa egin ondoren kaleetan koplak abesten jarraituko dute. Azkenik, partaide guztiek bazkaria izango dute Baltasar Elkartean.

  • Entseguak: Urtarrilak 29 (asteartea) eta Urtarrilak 31 (osteguna), Kultur Etxeko Sotoan, iluntzeko 21:00tan.

    ARGAZKIAK:

1706641396530 Otsailaren 2an aterako da Etxegiña taldea santa eskean

1706641396569 Otsailaren 2an aterako da Etxegiña taldea santa eskean

1706641396606 Otsailaren 2an aterako da Etxegiña taldea santa eskean

1706641396638 Otsailaren 2an aterako da Etxegiña taldea santa eskean

 
 
    Lotura duten albisteak: