Etengabeko zerbitzua
Zerbitzua etengabe, egunean 24 ordu eta urtean 365, egongo da martxan. Halere, norbere udalerriko taxi geltokiko zenbakiak ere (943-740898 zenbakia Elgoibarren) orain artean bezalaxe jarraituko du herritarren zerbitzura.
Segurtasuna bezeroarentzat eta gidariarentzat
Taxiak etengabe lokalizatuta egongo dira GPS bidez eta datuak GPRS bidez igorriko dira, ahotsa erabili gabe. Horrek esan nahi du segurtasun sistema bat dagoela; bai bezeroarentzat, nahiz taxi-gidariarentzat.
Argibideetako telefonoa: Halaber, eta herritarrei tele-taxi sistema berriari buruzko informazio zehatza emateko, Foru Aldundiak argibideetarako telefono bat jarri du, 902-076543.