Gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (2008-01-23) ageri denez, zergak ordaintzeko epearen azken eguna egun baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epe hori.
2008ko zerga egutegia
- Borondatezko epea: Mar¬txo¬aren 14tik apirilaren 30era.
- 2008eko 1. seihilekoa. Borondatezko epea: Ekainaren 2tik ekainaren 30era.
- 2008eko 2. seihilekoa. Borondatezko epea abenduaren 1etik abenduaren 31era.
- Borondatezko epea: Maia¬tza¬ren 15etik ekainaren 30era.
- Borondatezko epea: Urriaren 1etik azaroaren 10era.
- Borondatezko epea: Azaroaren 10etik abenduaren 10era.
- Borondatezko epea: Azaroaren 10etik abenduaren 10era.
• Erabilera publikoko lursailak mahai eta mahai¬txo¬ekin, aulkiekin edo antzekoekin okupatzea.
- Borondatezko epea: Azaroaren 10etik abenduaren 10era.
- 2008eko 1. seihilekoa. Borondatezko epea: Apirilaren 1etik apirilaren 30era.
- 2008eko 2. seihilekoa. Borondatezko epea: Urriaren 1etik urriaren 31ra.
- Borondatezko epea: Hilabete bakoi¬tzeko lehenengo egunetik azken egunera.
- Borondatezko epea: Azaroaren 10etik abenduaren 10era.
Jendaurrean udal bulegoetan
Zerga erroldak, ordaindu beharreko kuotak, eta horiek zehazten dituzten zerga elementuak ere jendaurrean jarriko dira udal bulegoetan. Errolda horiek hamabost lanegunez egongo dira jendaurrean, eta kobratzeko epea hasi baino hamabost egun lehenago jarriko dira.
Kuotak eta gainontzeko zerga elementuak ez dira dagozkion erregistroetan egiten diren altak, subjektu pasiboei, aldez aurretik, banan-banan jakinarazitako egitate zergapegarriak baizik. Hori dela eta, denei batera jakinaraziko zaizkie, martxoaren 8ko 2/2005 Gipuzkoako Zergen Foru Arau orokorraren 98.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Kobrantza hori honela egingo da:
a) Dirua sartzeko era:
- Helbideratutako ordainagiriak banketxeetako eta aurrezki kutxetako baimendutako kontuetan zordunduko dira.
- Helbideratu gabeko ordainagiriei dagokienean, zorra ordaintzeko beharrezko agiria posta arrunt bidez bidaliko zaie zergadunei haien helbide fiskalera.
- Zergadunak errezibo hori jaso ez badu, Udaleko diru-bilketa bulegoan (Foruen plaza 6, behea) eskatu beharko du.
b) Ordaintzeko erak:
Legezko erabilerako dirua edo Udalaren izenean egindako txekea.
c) Ordaintzeko tokiak:
- Ordainagirian aipatutako erakunde laguntzaileetan edo udal bulegoetan.
- Alkatetzak onartuko ditu goiko puntuan jarritako ordainketa epeetan gertatzen diren aldaketak, eta zerga egutegi hau argitaratu zen era berean argitaratuko dira: Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta Udale¬txeko iragarki taulan.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoaren diru-bilketa araudia onartzen duen abuztuaren 2ko 2006/38 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera, zerga iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratuko da, kobrantzako iragarkiaren funtzioa ere izan dezan.
Bide batez, zergadunei ohartarazten zaie, borondatezko ordainketa epeak bukatu ondoren, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez erreklamatuko direla, eta ondorioz, premiamenduko gainkargua, berandutza-korrituak eta, hala badagokio, kostuak ere sorraraziko direla.