EuskalNatura.net-ek urtebete

elgoibarren.net 2008ko urt. 24a, 12:29

EuskalNatura.net webguneak urtebete egin du. 2006ko urrian lantzen hasi eta duela urtebete eman zuten jakitera komunikabideetan EHUn Biologia ikasketak egiten diharduten 6 gaztek, hauen artean Antton Alberdi elgoibartarra (webgunearen diseinua ere berea da). Egun, biologia eta geologia ikasketak egiten ari diren 20 eta 22 urte bitarteko 12 lagun ari dira webgunea berritu eta osatzen.



Zientzia eta naturaren inguruko 100 albistetik gora

1706641395010 EuskalNatura.net-ek urtebete

Itxura aldatuta, azken 5 hilabetetan albisteak bilakatu dira webgunearen ardatz, eta irailetik hona zientzia eta naturaren inguruko 100 albistetik gora publikatu dira.
Albisteok posta bidez jasotzeko zerbitzua ere martxan da duela hilabete batzuetatik. Honez gain, Euskal Herriko onddo, landare eta animalien dozenaka fitxa informatibo, ere publikatu dituzte eta guztira ia 500 artikulu daude ikusgai webgunean. Asmoa, poliki-poliki handitzen jarraitzea da, informazio gehiago ahalik eta modu irisgarrienean sartuz.
  • 1706641395045 EuskalNatura.net-ek urtebete

    Argazkiak:
    Irudiak dira EuskalNatura.net-eko beste zati garrantzitsu bat eta honen adierazle da Euskal Herriko hainbat argazkilariren artean osatzen ari diren argazki galeria. Landare, animalia eta paisaien 350 argazkitik gora publikatu dituzte dozenatik gora argazkilarik eta laster horietako onenak argazki erakusketa batean ikusteko modua izango da.
  • Bideoak: Internetek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz, natura eta zientziaren inguruko bideo interesgarriak ere eskegi dituzte webgunean.
  • 1706641395088 EuskalNatura.net-ek urtebete

    Egitasmoak:
    Hainbat atal oraindik ere osatzeke dauden arren, apurka-apurka webgune oso bat egiteko asmoa azaldu dute. 2008rako egitasmo zerrenda zabala dutela adierazi dute, bai webgunean egin beharrekoak, baita handik kanpo ere. Udaberri aldera natur astea sortzeko asmotan dira Leioako Campusean. Irteerak antolatzeko asmoa ere azaldu dute eta posible bada baita paperean argitalpen bat edo beste egitea ere. Webguneari dagokionez, EHUn egiten diren hitzaldi eta mahainguruen bideoak interneten jarriko dituzte. Euskal Herriko zuhaitzen gako dikotomikoa urte amaierarako prest egotea espero dute eta animalia, landare eta onddoen inbentarioarekin aurrera jarraituko dute.

Urdaibai

EuskalNatura.net-eko lantaldeak Euskal Herriko natura eta zientzia zaleak webgunean parte hartzera gonbidatu nahi ditu. “100 erabiltzailetik gora ditu webguneak eta aipatutako bi arlo horien inguruko eztabaida gunea sortzea da webgunearen helburuetako bat”. Argazkilariak ere beren argazkiak igotzera animatu nahi ditugu, informazio grafikoa osatzen joateko.