Bere eguna ospatzen dihardu IMHk

elgoibarren.net 2008ko urt. 25a, 08:55

Makina Erremintaren Institutuko ikasle-irakasle eta langileek IMH Eguna ospatuko dute gaur (urtarrilak 25).

 


Iazko argazkia.

Goizean zehar, festa giroan, jolasak (Euskatloia, tunning, dardoak, toka, baloi ikutuak, futbol tenis, tortilla txapelketa, zerra froga, sokatira, etab.) eta lehiaketak egingo dituzte. Gero, bazkaria eta eguna alaitzeko oparien zozketa egingo da parte-hartzaileen artean eta ondoren DJ disko martxa izango dute kafetegian. Amaiatzeko, 17:00etan Azkarrena jolasaren sari banaketa egingo dute, hemen ere, opari bikainekin.
 
  Lotura duten albisteak: