Inauterietako Erretratu Lehiaketa antolatu dugu

elgoibarren.net 2008ko urt. 25a, 09:49

Parte hartu: www.elgoiBARREN.net web gunetik, Inauterietako Argazki Lehiaketa antolatu dugu estreinako aldiz. Jarraian azalduko ditugu lehiaketan parte hartzeko oinarriak.
  • Animatu parte hartzera, sari bikainak emango ditugu-eta.
  • Inauteriak pasatakoan argazki guztiak ikusgai jarriko ditugu.

 
 
OINARRIAK:
  1. Gaia: 2008ko inauteriak Elgoibarren (Argazkiak aurten eta Elgoibarren ateratakoak izan behar dira).
  2. Adina: 16 urtetik gorako elgoibartarrek hartu dezakete parte lehiaketa honetan.
  3. Erretratu kopurua: Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, lau argazki bidali ahal izango ditu.
  4. Epea: Otsailaren 6a, arratsaldeko 18:00etan bukatuko da argazkiak bidaltzeko epea.
  5. Zer sarituko da? Argazkien orijinaltasuna sarituko da, argazki koloretsuak, biziak, alaiak…
  6. Sariak: Hiru sari emango dira:
    • a. Gabi jatetxean bi lagunentzako afaria
    • b. Zumaiako Zelai Talaso Hotelean bi lagunentzako zirkuitoa
    • c. Elgoibarko Atseden Kiromasajea Zentroan bi orduko tratamendua
  7. Formatoa: Argazkiak JPG formatoan, gehienez 2MB tamainakoak.
  8. Helbidea: Argazkiak elgoibarren.net@elgoibarkoizarra.com helbidera bidali behar dira. Nahi izanez gero, CD batean grabatuta BARRENeko lokalera eraman daitezke (Nafarroa Plaza 2, behea).
  9. Epaimahaia: Lehenengo bi sariak Ongarri Elkarteko kideek emango dituzte eta hirugarrena partehartzaile guztien artean zozketatuko da.
  10. Eskubideak: Jasotzen ditugun argazki guztiak www.elgoibarren.net atarian jarriko ditugu. Bestalde, BARRENeko zuzendariak aldizkarian argitaratzeko eskubidea izango du.
  11. Izena: Parte hartzaileek kontakturako telefonoa eta helbide elektronikoa eman behar dute.
  12. Irabazleak: Sarituak BARRENera joango dira saria jasotzera eta argazkia aterako zaie, web gunean eta aldizkarian publikatzeko. 
 

1706641393822 Inauterietako Erretratu Lehiaketa antolatu dugu

1706641393856 Inauterietako Erretratu Lehiaketa antolatu dugu

  • Iazko (2007) argazkiak ikusteko egin klik hemen (elgoiBARREN.net mediateka)