Horregatik guztiagatik mobilizazioekin jarraitzeko erabakia hartu dute. Hala, bihar (martitzena) egingo duten grebaren ondoren, otsailaren 12an, 14an, 19an, 21ean, 26an eta 28an bi orduko lanuzteak egingo dituzte goizez eta arratsaldez.
Euskaldundu eta gaztetzeko eskaerak
Osakidetza euskalduntzeko eta lan taldea gaztetzeko eta handitzeko eskatzen dute, besteak beste, sindikatuek. Kategorien zein langile finko nahiz finko ez direnen arteko aldeak murriztea, lan taldea handitzea eta gaztetzea, Osakidetza euskalduntzea eta zerbitzuak ez pribatizatzea dira haien lehentasunak. Prest agertu dira horien inguruan hitz egiten jarraitzeko.
∞
Lotura duten albisteak:
- Eskaeretan tinko, negoziatzeko prest (berria.info)
- Osakidetzako gatazka, irtenbidetik gero eta urrunago (2008/01/23 LAB sindikatua)
- ELAk eta LABek negoziazio mahai orokorra utzi dute, Osakidetzan eta Irakaskuntzan negoziazioei berriz ere ekin arte (ELA sindikatua)