CD Elgoibar zuzendaritza berriaren bila ari da

elgoibarren.net 2008ko urt. 28a, 15:21

 
Klub Deportibo Elgoibarko zuzendaritzak 2007-2008 denboraldi amaieran kargua lagako duela-eta, erreleboaren bila dabiltza.
Bilera: Zuzendaritzan parte hartu nahi duten bazkide talde interesatuek otsailaren 7an, 19:30ean, egingo den bilerara agertzea besterik ez dute.



Hurrengo denboraldiko plangintza eta aurre lanak egiteko denbora izateko komenigarria da ahal den azkarren lanean hastea. Egungo zuzendaritza prest dago interesatuei ahal duten guztian laguntzeko.
Zuzendaritzan sartzeko interesa dutenek CD Elgoibarrek Mintxetako kirolgunean duen bulegotik pasa daitezke astelehen eta eguaztenetan 19:30etik 20:30era bitartean edo bestela 943 741949 telefonora deituta (aurrez aipaturiko egun eta orduetan).