Xabier Mujika Elgoibartarra, 2008ko Azkarrena, IMHko ikaslea da eta mekanizazio bidezko produkzioko zikloa ikasten ari da. Jende askoz ezagutzen omen du eskolaz kanpo egin izan dituen jarduera ezberdinei ezker (atletismoa adibidez) eta horri esker lortu du botu gehien jasotzea, hala dio berak.
Azkarrena jolasaren parte hartzaileak Euskal Herriko herrialde ezberdinetakoak izan dira, eta Burgosetik eta Kolonbiatik ere parte hartu izan dute, IMHn kolonbiar gazte talde bat baitago ikasten eta horien bitartekaritzaz, itsasoko beste aldetik ere ibili dira jolasean.
Azkarrena IMHk antolatutako jolasa da eta gazte "azkarrenei" sari bikainak lortzeko aukera ematea da bere helburu nagusia. Zer egin behar izan duten Azkarrena izateko? Argazki eta bideoak egin, azkarrena pegatina bazuten puntu gehiago jasotzen zituzten, azkarrena.com webean sartu irudiak eta ahalik eta pertsona gehien animatu norbera bota dezaten.
Sari banaketa IMH Egunean egin zen, urtarrilaren 25ean eta besteak beste banatu ziren xbox, wii, psp, ds, orbea bizikletak, mp4, mp3, kamara digitalak, kamisetak, motxilak, txanoak eta Eibarko Futbol taldeko iganderako sarrerak.