Lapurreta saiakera astelehen goizaldean izan zen Gabiriako enpresa batean. Bertako ugazabak, aurrez izan dituen lapurretekin eskarmentua hartuta, enpresa barrutik zetozen zarata arraroak entzun orduko deitu zion Ertzaintzari.
Lapurrek baina, ihes egitea lortu zuten Ertzaintza ailegatu zenean. Ibilgailuren batean kargatu eta eramateko prest zeuzkaten 600 kilo kobre multzoka pilatuta zituztela konturatu ziren
∞ Lotura duten albisteak:
- 81 lagun atxilotu dituzte kable eta kobre lapurretengatik, aurten (eitb24)
- Telefonorik gabeko herriak (berria.info)