Akei baserriko Txomin Arriolaren astoek,
bost bider jarraian (hiru bider Satur astarrarekin eta birritan Mimi
astemearekin) irabazi dute astorik ederrenaren saria Lazkaoko Astotxo
Egunean.
Galtzeko arriskuan ei dauden astoen babeslekua da Akei baserria, ia 20 asto baitituzte.
Galtzeko arriskuan ei dauden astoen babeslekua da Akei baserria, ia 20 asto baitituzte.
• Bideoa: Txomin Arriolak aitzina baserrietan astoak zertarako erabiltzen ziren, egun berak zertarako erabiltzen dituen Akei baserrian eta enkarterrietako astoaren ezaugarrien eta arrazaren egoeraren berri ematen du bideo honetan.
{google}6972149145664687904{/google}
Txomin Arriola elgoibartarra astozale amorratua da eta estimu handia die etxe-abere “txiker baina gogor” hauei. Duela 7 urte hasi zen astoak hazten eta ia 20 dauzka orain Idotorbe-San Pedro bailaran dagoen Akei baserriko larreetan.
Harro dago dauzkan astoez eta lehiaketetara ere aurkezten ditu. Garrantzitsuenari, Asto Autoktonoen Gipuzkoako Lehiaketari, neurria hartu dio txominek, azken bost edizioetan sari nagusiak irabazi baititu:
- Lehen hiru urteetan Satur astarrarekin eta azken bi urteetan, aurtengoa barne, Mimi 6 urteko astemearekin. (*Goenkale etb1-eko telesail ezaguneko aktore bategatik jarri diote Mimi izena astoari)
Asto Autoktonoen Gipuzkoako Lehiaketa
Lazkaoko Astotxo Egunean leku propioa hartu duen ekitaldia da Asto Autoktonoen Gipuzkoako Lehiaketa. Duela dozena bat urte era nahiko xumean, inguruko asto gutxi batzuk bilduz, hasi zen asto festa, indarra eta oihartzuna hartu duen lehiaketa bihurtu da egun. Aurten ehundik gora asto elkartzea lortu zuten, denak autoktonoak, Enkarterrietakoak. Izan ere, hasiera batean era guztietako astoak elkartzen bazituzten ere, orain “nortasun agiria” eskatzen zaie.
Astoa desagertzeko arriskuan ?
Astoen kopuruak izugarrizko gainbehera jasan du azkeneko urteetan. Gainbehera hau orokorra izan da, eta ez Euskal Herrian bakarrik. Hainbeste gutxitu da animali honen kopurua, ze, toki batzuetan "galtzeko arriskuan" bezala izendatu dute eta Plan Bereziak egiten hasiak dira erabat desagertu ez dadin.
Sasoi batean, ia baserri bakoitzean zegoen astoren bat, baina gaur egun ez da horrelako konturik. Esan genezake baserria bera dagoela desagertzeko arriskuan, eta gelditzen diren apurretan astoa ez da garai batean bezain beharrezkoa eta beste tresneri mota bat erabiltzen da lan horiek egiteko. Traktoreak eta antzeko makinek lekua kendu diote gure animaliari eta daukaten baserrietan "kapritxoz" bezala daukate.

Gauzak horrela, nahiko etorkizun beltza ikusten zaio gure asto gizarajoari, baina astoaren alde lan egiteko prest dagoenik ere bada. Akei baserrian ez zaie larrerik eta mimorik faltako.
∞ Lotura duten albisteak:
- Bertako arrazak: batzuk ugari, beste batzuk larri (zientzia.net)
- Etxabere egoskorrak ez du lan gehiago egin nahi (argia.com)
- Mimi eta Urtain izendatu dituzte Astotxo Eguneko astorik ederrenak (goierrikohitza.info)
- Galtzeko arriskuan den animaliaren jaia (2007ko edizioaren kronika gara.net)
- Enkarterrietako astoa
- Astoa maitale (noticiasdegipuzkoa.com)
- Lazkaoko Udala (Astotxo Egunaren jatorria)
- giasel (Gipuzkoako Astozaleen Elkartea)
ARGAZKIAK