Etxegiña taldea
Usadioari eutsiz, Etxegiña taldeko 40 bat lagun herriko kale eta auzoetan kantuan eta eskean ibili ziren joan zen zapatuan (otsailak 2). Egutegiaren kapritxoz, inauterietako zapatuarekin bat egin zuen eskean ateratzeko egunak. Goizeko 10:30ak arte euritan ibili ziren arren, handik aurrera eguraldia lagun izan zuten eta ohiko legez joan zen eguna. Kaleko buelta egin ondoren, eta Errosario kaleko Ama Birjiñari Salbea abestu ostean, Baltasar elkartean bazkari batekin bukatu zuten eguna.
Guztira 1.475 euro batzea lortu zuten. Diru hori Karitasi emango diote.
- Argazkiak: Etxegina taldearen santa eskea 2008 (mediateka)
• Bideoa: Etxegina taldea santa eskean.
{google}-219469571227629237{/google}
Santa eskean baserriz baserri
Orain dela 15 urte egiten hasi ziren moduan, Elgoibarko Izarrak antolatutako koroak baserriz baserri aritu ziren kopla kantari Santa Ageda bezpera egunean.
Arratsaldeko 14:30etan Plaza Handitik atera –bi taldetan banatuta- eta gaueko 22:00ak bitartean 51 baserrira iristeko denbora izan zuten. Ondoren, bit aldeak batuta, San Migelgo soziedadean egin zuten afariarekin amaitu zuten eguna.
- Argazkiak: Santa eskea baserriz baserri 2008 (mediateka)
• Bideoa: Elgoibarko Izarrako koruak baserriz baserri santa eskean.
{google}-2845324820954424585{/google}
Santa Ageda argazkitan: