Zelaiako etxebizitzen obretan irregulartasun handiak salatu ditu Altzolako Zubibai Elkarteak

elgoibarren.net 2008ko ots. 6a, 14:05

 
Euren esanetan, “Ibai Haundi konstruktorak nahi duen guztia egin du, proiektua errespetatu gabe eta, gainera, Udalaren babesarekin”.
Zubibai Elkartekoak gainontzeko alderdi politikoekin jarriko dira harremanetan, ardurak eskatzeko.





Irregulartasunak

Argazkian, Zelaia parkean egin duten haur parkea.

Zubibai Elkartekoen arabera, Zelaia parkeko etxebizitzen proiektuan gas depositua lurrazpian jarriko zela azaltzen zen, baina gainean ipini dute, haur parketik oso gertu, eta haur parkea ere, “ez da inondik inora proiektuan azaltzen zena”.
Bestalde, zakarrontzi eta txakur kakak biltzeko poltsarik ez dutela jarri eta proiektuan azaltzen ziren bederatzi jarlekuetatik bi bakarrik ipini dituztela esan dute. “Zuhaitzak eta lan dareak ere, ez dituzte landatu” eta etxebizitzen obrak sortutako zikinkeria eta zabor guztia lurrazpian ezkutatu dutela salatu dute. “Dudarik gabe, dirua aurreztu dute. Nork dauka gainontzeko dirua? Nork dauzka 9.645 euroak?”.
Hala ere, haserrarazi dituen azken ekintza gaueko argiztapena izan da. Abenduaren 14tik aurrera, hamahiru farola egoten dira gauero piztuta Zelaia parkean. Antza denez, lapurrak ez sartzeko egoten dira argiak piztuta, lehen ere arazoak izan zituzten-eta lapurrekin. “Eremu hori pribatua da, inor ezin da sartu eta elgoibartar guztion artean ordaintzen ari gara argiztapen hori. Herritarren diruarekin ezin da horrelakorik egin”. Zubibai Elkarteko kideak lanean jarraituko dutela adierazi dute.

Zubibaiko kideak. Atzean Zelaia parkeko etxebizitzak.

 
Urtebete inguru pasatu da Altzolako Zubibai Elkartea sortu zenetik. Ordutik hona, auzoa hobetzeko egin duten ahalegina etenik gabea izan da. Udalarekin hainbat bilera ere egin dituzte dagoeneko, baina kontu askotan ez daude konforme Altzolan gertatzen ari denarekin. Oraingoan Zelaia parkean egiten ari diren etxebizitzen obrak salatu nahi dituzte.
 
 
 
 
    ∞ Lotura duten albisteak: