Zapatuan Gaztetxea sagardotegi bihurtuko da egun batez

elgoibarren.net 2008ko ots. 7a, 11:46

Eman izena: Sagardotegira irteerak antolatu izan ditu aurrez Gazte Asanbladak, oraingoan baina, Gaztetxea bera prestatuko dute Sagardotegi moduan. Girotzen hasita, trikitilari eta bertsolaririk ere ez da faltako.
Zapatu honetan (otsailak 9) egingo duten afarirako txartelak Txuri-Beltz tabernan daude salgai.
 
Bestalde, Morkaiko Mendizale Elkarteak ere, mendia eta sagardotegia uztartuko dituen irteera antolatu du otsailaren 23rako. 



Sagardotegia Gaztetxean
 
    •

1706641361167 Zapatuan Gaztetxea sagardotegi bihurtuko da egun batez

Noiz:
Otsailak 9 (zapatua)
    • Ordua: 21:00etatik aurrera.
    • Menua:
  • Tortila
  • Saihetsa
  • Postrea
  • Sagardoa
    • Prezioa: 10 €
    • Txartelak (aurrez erostea komeni da): Txuri-Beltz tabernan daude salgai.
    • Antolatzaileak: Elgoibarko Gazte Asanblada eta Elgoibarko Amnistiaren Aldeko Mugimendua.
 
 
 
Morkaikoren hurrengo irteerak ere sagardotegia eta mendia uztartuko ditu
 

1706641361216 Zapatuan Gaztetxea sagardotegi bihurtuko da egun batez

Otsailaren 23an (zapatua) izango da eta Aritxulegi eta Irun arteko ibilbide polita egin ondoren, sagardotegi batetara joango dira bazkaltzera.
Bazkalostean, Astigarraga edo Hernanin buelta bat eman eta iluntzean Elgoibarrera itzuliko dira. Printzipioz, autobus bakarra jartzeko asmoa du mendizale taldeak.
Izena emateko epea astelehenean (otsailak 4), ireki zen. Morkaikok Errosario kalean duen egoitzan eman daiteke izena; ostegun eta astelehenetan 19:00etatik 20:30era.
Prezioa:
  • Bazkideentzako 35
  • Bazkide ez direnek 40