Batez bestekotik gora
Urterik oneneko (835 poto jaso ziren 1993an) ateraldi bakoitzeko batez bestekoa (50 odol poto ateraldi bakoitzean) gainditu zen barixakuan, emaileek bete zituzten 59 potoei esker; bakoitza 450 cc-koa.
Komunikabideetan eginiko kanpainak funtzionatu du
Zifra horiekin oso gustura daude Elgoibarko Odol Emaileen Elkartekoak, “ikusi da komunikabide ezberdinetan egin dugun kanpaina edo deiari erantzun ezin hobea eman diotela elgoibartarrek, beste behin. Ematen du jendea mentalizatu dugula. Orain ikusteko dago mentalizazio horrek hurrengo ateraldietan ere bere horretan jarraituko duen. Hala espero dugu” azaldu du Jesus Castañares, Odol Emaileen Elkarteko delegatuak (goiko argazkian).
- Ikus hemen: Jesus Castañares, Odol Emaileen Elkarteko Elgoibarko delegatuari egindako elkarrizketa (2008-02-08 BARREN 642. zenb.)
∞ Lotura duten albisteak: