Iazko (2007) urrian aurreratu genizuen moduan, 3,5 kilometro baranda berri jarriko ditu Udalak herriko hainbat txokotan bi motako barandak jarriko dituzte:
- Auzo guztietan baranda berdinak jarriko dira.
- Herria zeharkatzen duen N-634 errepidetik ikus daitezkeen barandak “dotoreagoak” izango dira. Barandarik politenak, esaterako, Madalan, Txankakuako zubiaren eta Santa Klara artean dagoen lurpeko pasabidean edo Altzolako zubian jarriko dira.