Ikasturte honetan, VIII. Edizioa jadanik, Euskal Herriko 91 ikastetxek parte hartu dute: Gipuzkoan, 42; Bizkaian, 39; eta Araban, 10. Guztira 3.800 ikasle inguruk parte hartuko dute kurtso honetan (2007-2008): Gipuzkoan, 1.900; Bizkaian, 1.600 eta Araban, 350.
• Bideo honetan: Gosaltzen hasi aurretik, Naiara eta Nerea botikariek 5 minutuko
hitzalditxoa eskaini diete ikasleei. Besteak beste, gosari bihotz
osasungarriaren osagaiak zeintzuk diren azaldu diete: esnea, kakaoa,
eztia, indioilarra, fruta, ogia eta olioa. Hitzaldiaren ondoren gosaria
hartu dute.
{google}-5510175684794706686{/google}
Bihotz Biziren gomendio eta helburuak:
- Gosarian fruta kontsumitu behar dela bultzatzea. Bereziki beharrezkoa da egunean hiru fruta-ale gutxienez jatea, gomendatutako bitamina-, mineral- eta zuntz-kantitateak lortzeko.
- Gosarian opil gutxiago kontsumitzea. Ogia eta azukre gehiegi ez duten zerealak elikagai egokiak dira.
- Esneki (esnea, gazta, jogurtak, etab.) gehiagoren kontsumoa sustatzea, gosaria aldatzeko aukera izateko.
- Ogi integralaren kontsumoa sustatzea eta moldeko ogiarena txikitzea, zuntz gehiago eta koipe gehiago kontsumitze aldera.
- Gosarian oliba-olioaren kontsumoa sustatzea eta gurinarena eta krema azukredun industrialena txikitzea.
- Gosaltzen denbora gehiago ematea. 5 minutu ez dira nahikoa gosari zuzena egiteko. Komeni da pixka bat lehenago jaikitzea, gosaltzen gutxienez 10 minutu emateko.
Lotura interesgarriak:
- No es la hamburguesa, niños, es el deporte (elpais.com)
- Gosariko zerealak eta gosari egokia (zientzia.net)
- Sendagai diren elikagaiak (consumer.es)
- Elikadurari buruzko beste informazio batzuk (consumer.es)